Entries from Otsaila 2008

Otsaila 29, 2008

Kritika konparatua

Baldin eta Soinujolearen Semeaz (obraz) hitz egitea tabu bilakatu ez bada “Echevarria aferaren” ondoren…

Ignacio Echevarria
“La beatitud y el maniqueísmo de sus planteamientos hace inservible El hijo del acordeonista como testimonio de la realidad vasca. A este respecto, la novela sólo vale como documento acrítico de la inopia y de la bobería -de la atrofia moral, [...]

Otsaila 27, 2008

Euskal masoka berriz ere abian

        Patxi Baztarrikaren artikuluak hautsak harrotu ditu Egunkaria eta Berriaren inguruan. Baztarrikaren kritiketako bat izan da Berria ez dela “euskaldun guztion” egunkaria (batez ere ETArekin akritiko bide delako). Erantzun gehienak ildo beretik joan dira: baietz, Berria euskaldun guztion egunkaria dela, edo behinik behin, komunikabide pluralena izan badela. Nire galdera, ordea, hau da: zer arraiogatik izan behar [...]

Otsaila 25, 2008

Volksgeist, Joxe Azurmendi

                                                      

HERRI GOGOA ETA DINOSAUROA
       Trilogia bateko bigarren liburua da Volksgeist — Herri gogoa: Ilustraziotik nazismora hau, 2006an argitaratutako Espainiaren arimaz haren aurrekoa. Trilogia atzekoz aurrera argitaratzen ari da, eta, honenbestez, lehenengo liburua UEUk berriki argitaratu duena da, Humboldt: hizkuntza eta pentsamendua izenekoa.       
       Volksgeist kontzeptua sakonki aztertzen duen saiakera da honakoa, bere sorrera [...]

Otsaila 21, 2008

Euskal literatura 2007an

       Berrian literatur kritikak egiten ibilzen garenei 2007ko euskal uzta literarioaren balantzea egiteko eskatu ziguten. Balantze orokor bat eta guretzat azpimarragarriak ziren hiru liburu (liburu bakarrean ere ez genuen koinziditu Bixente, Mikel eta hirurok; urte literario honen adierazgarri izan daitekeena). Aukeraketa injustu samarra zen (aukeraketa oro bezala, bestalde), nire kasuan behinik-behin, ez nituelako 2007ko liburu [...]

Otsaila 20, 2008

Egunkaria libre

Otsaila 17, 2008

Literatur Solasaldia: Erlojuen mekanika

 

Elkarrizketa-errezitaldia Jose Luis Otamendiren liburuaz
Elkarrizketatzailea: Beñat Sarasola
Otsailaren 19an, 19:30ean
Donostiako Udal Liburutegi Nagusiko ekitaldi aretoan ( Sarrera San Jeronimo kaletik)
 
 
MUNDUA
 
gu munduarenak gara
baina mundua ez da gurea
gu euriarenak gara
jendearenak gara
baina mundua ez da gurea 
 
munduak baditu bazterrak
maitatzeko eta desmaitatzeko
kale arte eta egunak
etxe jaso berriak zelai izoztuak
errepide argiztatuak gauean
munduarenak dira 
 
nahiz munduan bizi
nahiz mundua gugan bizi aldi batez
mundua ez da [...]

Otsaila 14, 2008

Hitz egiteko modu bat / Una forma de parlar (reprise)

       Inaxiok aipatzen zuen poema honek baduela “Tercer Milenio” kutsurik, baina esango nuke, batez ere, poema ironikoki ulertu daitekeela (nahiz eta idazle batek behin aipatu zidan, arrazoi osoz, idazle ironikoek ez luketela sekula euren testuak ironikoak direnik onartu behar). XX. mendeko literaturaren zati handi bat bizitza eta mundu garaikidearen absurduaz eta miseriaz dihardu (Kafka, Beckett, [...]

Otsaila 11, 2008

Morto Vivace, Jon Arretxe

   

Hilketa Le Vieux Mouche-n
       Aitor dut Morto vivace hau dela orain arte irakurri dudan Jon Arretxeren lehen liburua. Aitor dut, halaber, idazle basauriarraren gainean hor zehar jasotako erreferentziak ez direla oso onak izan. Gogoan dut, adibidez, nerabezaroan izandako euskarako irakasle hark Ostegunak liburua madarikatu zuenekoa -ikasleek liburua irakurtzeari ekiten zieten bitartean, esan gabe doa-, [...]

Otsaila 8, 2008

Literatur kritika eta matematikak

       Gauza kuriosoa da. Disko edo filmen kritiketan nahiko gauza arrunta da kritikarekin batera nota bat jartzea –izan daiteke zenbaki bat, izarrak, edo dena delakoa-. Agian egunkari generalistetan ez (Berrian esaterako ez dira jartzen), baina bai ordea aldizkari espezializatuetan. Gaur egun gehien jarraitzen dudan musika aldizkarian (www.pitchforkmedia.com), hamarrekoak eta guzti jartzen dituzte. Baina literaturaren kasuan, [...]

Otsaila 6, 2008

Hitz egiteko modu bat / Una forma de parlar

Blogari izena ematen dion poemarekin hasiko gara; berarekin batera, katalanerako itzulpena ere topatuko duzue. Egun batzuk igaro ostean poemaren inguruko kontuak azalduko dizkizuet beste mezu batean (komentariorik badago ere orduan erantzungo dut).
 
 
HITZ EGITEKO MODU BAT
 
Suizidak ezin du sinetsi
bere burua (hitz egiteko modu bat da)
etxe zaharreko paretetan islaturik agertzen denean,
edo trumoi hots artean Leirek
egongelan film bat [...]