Ezer baino lehen, eskerrik asko, irakurle, honaino iristeagatik. Nik neuk ere ez daukat erabat garbi zer gertatuko den blog honetan, zein izango den bere bilakabidea. Dena den, badaude zenbait atal nahiko zehazturik ditudanak:
Literatura: Hemen, literaturari buruzko nire zenbait hausnarketa azalduko dira. Izan daiteke euskal edo ez. Hor nonbait publikatutako artikulu zaharrak berreskuratuko ditut ere akaso.
Literatur kritikak: Hamabostean behin Berriarako egiten ditudan kritikak ere hemen jarriko ditut. Hartara zuen desadostasun, haserreak eta abarrekoak adierazi ahalko dizkidazue.
Kaxa huts bat: Kaxa huts bat liburuko poemak jartzen joango naiz halaber. Noizean behin poema bat jarriko dut, eta denbora piska bat igaro ostean (inork komentariorik egin nahi badu), poemaren inguruan suertatutako anekdotak, aipamenak, kritikak eta abarrekoak kontatuko dizkizuet, beti ere poemaren nire esplikazio dogmatikoa ekiditen saiatuz.
Musika, zinema, filosofia, saskibaloia…: Beste zenbait gaiei buruzko kontuak ere aipatzeko asmoa dut.
Hortik aurrera, patuak-edo esango digu noraino iritsiko garen. Ahaztu baino lehen, nire agurrik beroena Eremulauakeko kideei, kasualitateak egin du haren ixtea eta “Hitz egiteko modu bat” blogaren jaiotza egun bat eta berean gauzatzea.
Izan zaitezte ongi etorriak.
5 Iruzkin
Otsaila 5, 2008 at 11:01 am
Zorionak, Beñat, blog hau ireki izanagatik. Irakurle izanen nauzu.
Otsaila 5, 2008 at 11:34 am
aupa beñat!
zorionak, eta ongi etorri!
gustura irakurriko ditugu berriro kaxa hutseko poemak, eta gustura azalduko ditugu desadostasunak, haserreak eta gainerakoak ere iruzkinen inguruan.
animo!
Otsaila 5, 2008 at 11:37 am
Batzuetan zaila da originala izaten. Edo alferrikakoa.
Beraz, ez naiz ahaleginduko: zorionak, eta ongi etorri.
Otsaila 5, 2008 at 5:53 pm
Eskerrik asko zure agurrarengatik. Blog honetan izango da zer esana, ziur nago.
Ea nireari behar duen astindua ematen diodan behingoz!
Otsaila 5, 2008 at 9:11 pm
Kaixo Beñat:
Ongi etorria eta eskerrik asko nire bloga eskubiko zutabean jartzeagatik.