February 6, 2008...9:47 am
Hitz egiteko modu bat / Una forma de parlar
Blogari izena ematen dion poemarekin hasiko gara; berarekin batera, katalanerako itzulpena ere topatuko duzue. Egun batzuk igaro ostean poemaren inguruko kontuak azalduko dizkizuet beste mezu batean (komentariorik badago ere orduan erantzungo dut).
HITZ EGITEKO MODU BAT
Suizidak ezin du sinetsi
bere burua (hitz egiteko modu bat da)
etxe zaharreko paretetan islaturik agertzen denean,
edo trumoi hots artean Leirek
egongelan film bat ikusten ari dela
bere hatsa entzuten duenean,
edo goizeko bostetan Leire komunera doala
suizida pasilloan kandela bat eskuan agertzen denean
bere borondatearen kontra eta Ku Klux Klan
-ekoa ematen duen jantzi batekin,
ezin du sinetsi Leire
oihuka hasten dela ero baten antzera
eta gero, aurpegia zurbil (beste bat dirudi),
telebistetara joaten dela gertatutakoak kontatzera,
eta nola han ura ekartzen dioten erregutuz
lasaitu, arren, zuzenean gaudela!
Suizidak ezin du sinetsi:
«Hil ondoren horrela ibili beharra ere».
————————————————————
UNA FORMA DE PARLAR
El suïcida no s’ho pot creure
quan apareix son rostre (és una forma
de parlar) reflectit a les parets de la casa vella,
o quan entre trons, mentre Leire veu
una pel·lícula a la matinada, escolta l’hàlit sinistre,
o quan a les cinc del matí Leire va al lavabo
i apareix el suïcida al passadís amb una espelma encesa,
en contra de la seva voluntat i amb un vestit
que sembla del Ku Klux Klan,
no s’ho pot creure Leire
comença a cridar i a cridar
i després, pàl·lida (sembla una altra),
va a la televisió a explicar què ha passat,
i com allí li porten un got d’aigua demanant-li,
tranquil·litzi’s, si us plau, que estem en directe!
El suïcida no s’ho pot creure:
“Morir per a això”
© Beñat Sarasola
© de la traducció: Andreu Gabriel
1 Comment
February 7, 2008 at 1:55 am
Ez dakit zergatik. Ez dakit zergaitik, baina poemak Laugarren Milenio kutsua du. Iker Jimenez berak txurroak bezala atera dituen idatzitako libururen batean inspiratuko zinen akaso.
Larunbatean gurera. Izan txotx eta bizi!
Leave a Reply