Entries from Martxoa 2008

Martxoa 24, 2008

Ero, Jon Martin

 

 
IPUIN LABUR ETA LABURTUAK
 

Jon Martinen Ero Igartza Sariaren bederatzigarren emaitza da, oiartzuarraren estreinakoa eta hemeretzi ipuin laburrez osatua.
Promozio orrietan eta liburu aurkezpenaren kroniketan irakurri ahal izan genuenez, liburuak erotasunean sakontzen du, «non dago normaltasuna eta erotasunaren arteko muga?», jartzen du kontrazalean. Liburua irakurri ondoren, ordea, halakorik ia ez dagoela ohartuko da irakurlea, ezpada erotasunaren [...]

Martxoa 19, 2008

Hil ezazu Aita!

“Euskal literaturako Aita ez du inork hil” horixe entzun nuen behin kalean, ez dut ondo oroitzen supermerkatuko ilaran izan zen, edo igerilekuan, edo ileapaindegian, baina horixe entzun nuen. “Eta nor da ba euskal literaturako Aita?” galdetu zuen despistatu batek, “Bernardo Atxaga” erantzun zion besteak.

Ordura arte ez zitzaidan sekula otu halakorik, baina ondo pentsatuta, ematen [...]

Martxoa 17, 2008

Urruneko hizkuntza (reprise)

Katalenei Copito de Nieve 2003an hil zitzaien.
Euskaldunoi oraindik euskara geratzen zaigu.

Martxoa 12, 2008

Xabier Lizardi (1896-1933)

Gaur 75 urte Xabier Lizardi hil zela
Esan amatxo: aingerutxoak
egoa urrezko badute,
zeru urdiñean urre-dirdira
nik nola ikusten ez-ote?…
                             Zeru-azpia, Biotz-begietan

BIOTZ-BEGIETAN
Ahora
voy a contar la historia de mi vida
en un abecedario ceniciento.
El país de los ricos rodeando mi cintura
y todo lo demás. Escribo y callo.
Yo nací de repente, no recuerdo
si era sol o era lluvia o era jueves.
Manos de [...]

Martxoa 10, 2008

Parmako kartusia, Stendhal

 
 FRABRICEREN ABENTURAK ETA DESBENTURAK
       Begiratu azkar batean, azken urteotan batez ere Literatura Unibertsala bildumaren eskutik egin den lan eskerga kontuan izanda ere, oraindik lehen mailako literatur lan ugari geratzen direla euskaratzeke ohartzen ahal gara erraz asko. Narratibara lerratuz soilik gure begirada: Henry Fieldingen Joseph Andrews, Goetheren Faust, Honore de Balzac-en Illusions perdues, Marcel Proust-en À [...]

Martxoa 5, 2008

Urruneko hizkuntza

Urruneko hizkuntza batean
«zuhaitz» hitzak tristezia esan nahi du
«tristezia» hitzak loria
«loriak»k txorimalo
«txorimalo»k kuku
«kuku» esaten zaio epaitzeari
«epaitu» da hemen ikusi deitzen diogun hori
«ikusi» diotenean sorgindu esan gura dute
«sorgindu» diotenean laboratu
«laboratu» entzuten baduzu sinetsi uler ezazu
«sinetsi» entzutean baloi
«baloi» entzunda gizen
«gizen» erabiltzen dute exodoaren ordez
«exodoa» da beraientzat
guk denbora neurtzeko erabiltzen dugun gailua
 
Baina han ez dute epailearen aurrean
hizkuntza horretan hitz [...]