Standing in the corner suitcase in my hand
autobusa ez da iristen eta alboko emakumeak
begi-bazterraz begiratzen nau, irribarre melengaz.
Atzo Dorre Bikiak eta auskalo
zenbat dorre isolatu erori ziren.
Orain euria zintzilik dago zeruan,
baina zer nahi duzu ba,
hau New York da, jendetzaren hiria,
garajeak kotxeen patrimonio ez diren mundua.
Negriren hiria ote?
Hau ez da Seattle,
hemen rock & rolla egiten denean
hip hop-a [...]
Entries from Apirila 2008
Apirila 28, 2008
New York, New York
Apirila 25, 2008
Gomendio bat
Patxi Zubizarretaren edozer gauza izaten da interesgarri, eta hau ez da salbuespena:
http://www.argia.com/argia-astekaria/2134/mekauen-sos/osoa
Apirila 21, 2008
Pijama marradunaz jantzitako mutikoa, John Boyne
MALKO GARRATZAK
Deigarria da azkenaldiko arrakasta literario handienetakoa den liburu honek, mundu zabaleko bazter guztietan aipamenak izaten ari den honek, euskarara laster asko ekarri den arren gaur arte iruzkin bakar bat ere jaso ez izana. Eskertzekoa da Alberdania egiten ari den saioa orain arte euskaraz irakurtzerik ez zegoen liburu motak itzultzeko, baina badirudi kritikak ez diela [...]
Apirila 9, 2008
Konparazione (gehiago): Billy Bragg, Lloyd Cole, Bide Ertzean
Abestiak literaturatzat ez hartzea klasiko eta kontserbadoreegia denez eta gu, esan gabe doa, ezkertiarrak (pasa gabe) eta postmodernoak (pixka bat) garenez, hona hemen hiru abestiren letra zeinak interesgarriak eta erkagarriak iruditzen baitzaizkit.
Billy Bragg: New England (estribilloa)
I don’t want to change the world
I’m not looking for a new England
I’m just looking for another girl
I don’t want [...]
Apirila 7, 2008
Adio, Euskal Herria. Euskal nortasunaren aurkako panfletoa, Anonimo Islandarra
LIBERALAK ETA NAZIOAK
Badirudi azkenaldian euskal literaturan anonimo eta pseudonimoak ugaritzen ari direna. Hor dago, esaterako, pare bat poesia liburu eta nobela bat argitaratu dituen Mikelats Gorroto edo egunkari honetarako literatur erreportajeak egiten dituen Kevin Heredia. Berriki, Anonimo Islandarra agertu zaigu nazionalismoaren kontrako panfleto honekin, zeina Internet bidez baino ezin baita eskuratu, www.lulu.com orrialdean.
Tonu polemikoz idatzitako [...]
Apirila 3, 2008
J.A Goytisolo, J. Sarrionandia, C. Vallejo
Hiru poema hauek badute halako aire komun bat eta horregatik ekartzen ditut batera. Uste dut, apur bat chauvinista jartzen uzten badidazue, Sarrionandiarena beste bien maila berean dagoela gutxienez. Eta Goytisolo eta Vallejo ez dira nolanahiko poetak, alajaina!
LOS CELESTIALES
Después y por encima de la pared caída
de los vidrios caídos de la puerta arrasada
cuando se alejó el [...]
Apirila 1, 2008
Sautrela eta Página2
Larunbatean Berrian azaldutakoa “Zuzendariari” atalean: http://www.berria.info/testua_ikusi.php?saila=iritzia&data=2008-03-29&orria=006&kont=008
Ez zaio arrazoirik falta Sautrelaren ahulgune nagusiak ordutegia eta web orrialdea direla dionean. Primeran dago Página2 programa zaharrak sarean zuzenean ikusteko aukera izatea, edukiak ordenatuta etab. Euskal Herritik kanpo galbiltzanok ezin izaten dugu Sautrela ikusi eta ondo legoke Página2-ekoen eredua jarraituko balute guk ere programa jarraitzeko aukera izan [...]