Euren itsasontzia itsaso zabalean berreraiki
behar duten marinelen gisakoak gara
-Otto Neurath-
XXI. mendeko poesia ez da liburuetan argitaratuko,
akabo hitzaurreak, argitalpen berriak, tapa gogorragoak.
Poema argitaratugabeak eta
imajinatu ez direnak izango dira bakarrik,
poesia ez da hilko, ugalduko da etengabe
estoldetako arratoiek lotsa galdu izan balute bezala.
Poesia jalgiko da plazara,
poesiaren iraultza eta poeta zaharren haserrea.
Sarrionandia erbestetik itzuliko da halako batean
eta Moyua Plazako [...]
Entries from Maiatza 2008
Maiatza 27, 2008
Poesia?
Maiatza 21, 2008
Kritikariaren klixeak (edo inoiz hutsik egingo ez dizuten esaldiak)
Idazle gazte baten lehen poesia liburua: Bere ahots poetiko propioaren bila dabil oraindik, baina etorkizunean lan ederrak idazteko aukera ikusten zaio.
Idazle gazte baten lehen ipuin-liburua: Liburu desiguala, ipuin batzuk ondo lortuak daude, baina beste batzuk ez dira iristen gutxieneko mailara. Hala ere, etorkizunean kontuan izateko izena.
Idazle gazte baten lehen liburua: Idazle gazte honek… etorkizunerako [...]
Maiatza 19, 2008
Txillardegi eta ziminoa, Markos Zapiain
ZAPIAIN ETA ZIMINOA
Markos Zapiain, egun kasik telebista izarra izatera ailegatu bada ere, lehenago Euskaldunon Egunkaria-n-eta egindako literatur kritikengatik zen ezagunagoa euskal letren mundu honetan. Gerora, literatur iruzkin horiek Errua eta maitasuna liburuan bilduko zituen eta ordutik bere blogean -http://eibar.org/blogak/zapiain- jartzen ditu bere gogoeta literario eta ez-literarioak. Zapiainek erakusten du euskal kritikan beste inork baino [...]
Maiatza 16, 2008
Internazionala
PCC-ko lagun baten eskaera, Internazionalaren euskarazko bertsioa hemen jartzea. Itzulpena, gainera, Gabriel Arestirena da; beraz, denak kontent.
Aqui ho tens Adrià!
INTERNAZIONALA
Zutik lurrean kondenatu,
zaren lagile tristea!
Nekez ginen elkarganatu,
indazu albiristea!
Gertatuak ez du ardura.
Jende esklabua jaiki!
Aldeketak datoz mundura.
Nor den herriak badaki.
Oro gudura, hala!
Bihar izan dadin
Internazionala
pertsonaren adin.
Maiatza 13, 2008
Idazleen soinu bandak (asmakizun bat)
Lagun zinefilo samar batek sarritan esaten du “Gorroto ditut Eagle-ak!”, The Big Lebowski filmaren omenez-edo. “Gorroto dut Supertramp!” erantzuten diot orduan nik, Juan Villororen El Testigo nobela gogoan.
Euskal literaturan ere behin baino gehiagotan azaltzen dira idazleen filia eta fobia musikalak letra artean. Nik bi kasu ekarri nahi ditut gogora; bata duela urte dexentako nobela [...]
Maiatza 11, 2008
Material Culture
Lurpean aurkitzen zaituztenean, hilotz,
esango dute hona hemen Homo Sapiens,
ez askoz gehiago.
Hara bizkarrezur segmentuduna,
pelbis zabal bat.
Hara garezur handia hagin txiki batzuekin.
Begiak aurpegiaren erdialdean
ikusmena handituz.
Batez bestekoa baino altuagoa:
metro eta hirurogeita hamar.
Agian museoren batera eramango zaituzte,
baina ez da izango
maitatzeko zenuen modu eder horregatik,
lotsatzean egiten zenuen keinu horregatik.
Ez dituzte aintzat hartuko zure
eskerrak emateko manera naturala,
esaldi enigmatikoak eta
belarrira errezitatzen zenizkidan
poema [...]