Lagun zinefilo samar batek sarritan esaten du “Gorroto ditut Eagle-ak!”, The Big Lebowski filmaren omenez-edo. “Gorroto dut Supertramp!” erantzuten diot orduan nik, Juan Villororen El Testigo nobela gogoan.
Euskal literaturan ere behin baino gehiagotan azaltzen dira idazleen filia eta fobia musikalak letra artean. Nik bi kasu ekarri nahi ditut gogora; bata duela urte dexentako nobela batean azaltzen dena, eta bestea duela gutxi argitaratutako ipuin-liburu batekoa. Lehenengoan, pertsonaietako batek Joaquin Sabina madarikatzen du behin baino gehiagotan; bigarrenean, Jeff Buckley musikari gainbaloratutzat jotzen da (nire amorraziorako).
Zein liburuz ari naiz hitz egiten?
3 Iruzkin
Maiatza 13, 2008 at 9:18 am
Bigarrena esango nuke Iban Zalduaren “Etorkizuna” dela. Eta ez dakit ba, ez ote nagoen neurri batean ados (nahiz eta ez dudan Buckley gehiegi entzun, entzundakoak ez nau konbentzitu).
Maiatza 13, 2008 at 4:42 pm
Hala da Gorka, bigarrena “Etorkizuna” liburuari dagokio; orain lehenengoa asmatzea falta.
Jeff Buckleyz beste batean agian…
Maiatza 26, 2008 at 5:34 pm
Badirudi lehenengoa ez duela inork asmatu.
Joaquin Sabinaren madarikazioa Xabier Montoiaren “Non dago Stalin?” nobelan azaltzen da.
Beste inork gisa honetako asmakizunak balitu aurrera.