PCC-ko lagun baten eskaera, Internazionalaren euskarazko bertsioa hemen jartzea. Itzulpena, gainera, Gabriel Arestirena da; beraz, denak kontent.
Aqui ho tens Adrià!
INTERNAZIONALA
Zutik lurrean kondenatu,
zaren lagile tristea!
Nekez ginen elkarganatu,
indazu albiristea!
Gertatuak ez du ardura.
Jende esklabua jaiki!
Aldeketak datoz mundura.
Nor den herriak badaki.
Oro gudura, hala!
Bihar izan dadin
Internazionala
pertsonaren adin.
3 Iruzkin
Maiatza 19, 2008 at 10:25 am
Eskerrik asko, amic.
Maiatza 22, 2008 at 10:02 am
barkatu zuzenketak:
“ardua” dioen tokian “ardura” behar luke.
(erratak badu bere edertasun literarioa, halere).
bestalde, “herriaren adin” amaitzen duzu, eta ez dut uste hala denik. Arestik “gizonaren adin” idatzi zuen, nik dakidala, baina gaurko irizpide zuzenagoetara moldatuta “pertsonaren adin” erabiltzen da azken aldian.
Maiatza 22, 2008 at 10:13 am
Mila esker!
Zuzenduta. Barkatu niri, kopiatu-pegaturen gauzak xme.