Entries from Ekaina 2008

Ekaina 26, 2008

Donostiako liburu-denda batean

       Donostiara itzuli naiz Bartzelonatik San Juan bezperetarako-eta. Bidaia aprobetxatuz, liburu denda batean sartu naiz euskal literaturako nobedadeei bistazo bat emateko. Izan ere, Berriarako iruzkinak egiterakoan liburu aukeraketak itsu samar egin behar izaten baititut, eta horregatik beti saiatzen naiz Donostiara bueltan liburu-denda batean sartu eta nobedadeak begiratzen. Tom hil da, Abaraska, Infernuko hesteetan begiratzen jardun [...]

Ekaina 21, 2008

On Denoting

Eiderrek liburua irekitzen du eta banan-banan hasten da marrazkiei izenak ipintzen. Amak lagundu egiten dio. Txoria; bai txoria. Trena, trena. Zuhaitza, zuhaitza. Gizona, gizona. Mot… Motorra, motorra da, brum-brum egiten du. Hau? Semaforoa, bere koloreak dira… berdea, horia, gorria. Oso ondo. Kotxea, kotxea. Hau? Zera esateko puntuan egon da: Zipaioa, bere herriaren kontra egiten duen [...]

Ekaina 16, 2008

Mandatariaren gerra, J.I Basterretxea

ARTIFIZIOAREN DISTORTSIOAK
       Urte honetako Agustin Zubikarai Sariaren irabazlea izan da Jose Inazio Basterretxearen Mandatariaren gerra hau. Nobela labur bat dugu beraz honakoa, zehazki, Espainiako Gerra Zibileko azken hilabeteetan Pirineoetan, Aragoi eta Frantzia arteko mugan kokatutako kontakizun laburra. Hala, euskal literaturan azken urteetako joera nagusietakoa bihurtu denean kokatzen da nobela hau ere, esan nahi baita, 36ko [...]

Ekaina 8, 2008

Litzateke

Nire gelako batek beti litzateke esaten du.
Andereñoak galdera bat egiten dionean,
Play Stationarekin jolasten garenean,
patioan futbol partida jokatu bitartean
litzateke esaten du. «Egokiago litzateke
Oierri pase luzeak ematea» edo
«hori profesionaletan jokoz kanpo litzateke».
Behin batean klasean asperturik geundela
litzateke guztiak kontatu genizkion,
egun bakarrean 48 bider esan zuen litzateke.
Izan ere berak beti du aitzakiaren bat
litzateke santu hori esateko.
Hasieran grazia egiten zigun
baina [...]

Ekaina 7, 2008

Ama Say itzuli da

Hori ba, euskal musikak eman duen talderik interesgarrienetakoa itzuli dela, alajaina!
Nork esan du musika krisian dagoela?

Ekaina 2, 2008

Burbuilak, Irati Elorrieta

ESPAZIOAK KONTALARI      
       Ikuskizunak gora eta behera egin zuen, denetarik egin zuen, buelta osoa eman zuen. Sentimendu-sorta zabala sortu zuen nigan. Denetarik, baina batasun batekin. Eta ezin nion neure galderari erantzun. Ezin nuen jakin zer zen itxurazko nahaste-borrasteari eusten zion hori». Hauexek dira Burbuilak-eko protagonistak, Sirak, dioena liburuaren bukaera aldera bere lagun batzuen jazz kontzertu baten [...]