Nire gelako batek beti litzateke esaten du.
Andereñoak galdera bat egiten dionean,
Play Stationarekin jolasten garenean,
patioan futbol partida jokatu bitartean
litzateke esaten du. «Egokiago litzateke
Oierri pase luzeak ematea» edo
«hori profesionaletan jokoz kanpo litzateke».
Behin batean klasean asperturik geundela
litzateke guztiak kontatu genizkion,
egun bakarrean 48 bider esan zuen litzateke.
Izan ere berak beti du aitzakiaren bat
litzateke santu hori esateko.
Hasieran grazia egiten zigun
baina orain badakigu
bere burua nabarmentzeko esaten duela
litzateke zorioneko hori.
© Beñat Sarasola
4 Iruzkin
Ekaina 12, 2008 at 8:02 pm
barkatu… zer dela ta bere burua nabarmentzeko?
Ekaina 13, 2008 at 5:43 pm
Ez dakit… zuk zer uste duzu?
Ekaina 13, 2008 at 6:29 pm
ba “litzateke” esatea aginduak ematea edo baieztapenak egitea baino komunistagoa dela, jeje. baina ez dakit… eta zuk?
Ekaina 15, 2008 at 8:51 pm
Energumeno bat izan litzateke? edota, lirateke?
Bat bainon gehio egongo ote da? ;-).
Ondo segi!
Hendaia aurrera, ra!