Ekaina 21, 2008...8:06 am

On Denoting

Jump to Comments

Eiderrek liburua irekitzen du eta banan-banan hasten da marrazkiei izenak ipintzen. Amak lagundu egiten dio. Txoria; bai txoria. Trena, trena. Zuhaitza, zuhaitza. Gizona, gizona. Mot… Motorra, motorra da, brum-brum egiten du. Hau? Semaforoa, bere koloreak dira… berdea, horia, gorria. Oso ondo. Kotxea, kotxea. Hau? Zera esateko puntuan egon da: Zipaioa, bere herriaren kontra egiten duen polizia prokolonialista. Berak sartu zuen osaba Felipe kartzelan. Baina azkenean, ez daki ongi zergatik: «Ertzaina, Eider, ertzaina da hori».

Iritzi 1

  • Hara non eta hemen topatu beharra ere!! Zer moduz, aspaldiko? Zure kritikak irakurtzen ditudalako eta zure berri ematen didan jendea inguruan dudalako, bestela pentsatuko nuke Bartzelonan jarraitzen dezula…

    Pozten naiz ongi zaudela ikusteaz, izan uros!!

    Amaia Serrano

    Bide batez, gustatu zitzaidan olerki hori ;)


Leave a Reply