Donostiara itzuli naiz Bartzelonatik San Juan bezperetarako-eta. Bidaia aprobetxatuz, liburu denda batean sartu naiz euskal literaturako nobedadeei bistazo bat emateko. Izan ere, Berriarako iruzkinak egiterakoan liburu aukeraketak itsu samar egin behar izaten baititut, eta horregatik beti saiatzen naiz Donostiara bueltan liburu-denda batean sartu eta nobedadeak begiratzen. Tom hil da, Abaraska, Infernuko hesteetan begiratzen jardun [...]