Urtero bezala, Donostiako Jazzaldiko zenbait kontzertutan ibili naiz. Aurtengo izarra Lou Reed izan behar zuen, Berlin diskoan oinarritutako emanaldia ematekoa baitzen hondartzan. Azken orduan, baina, bira bertan behera utzi eta ez da Donostian izan. Donostiako Vip-ak nahiko suminduta zebiltzan baina nik, egia esan, pozarren hartu nuen albistea. Ez zegoen duela pare bat urte Bob Dylanekin [...]
Entries from Uztaila 2008
Uztaila 28, 2008
Souvenir, Castillo Suarez
LIRIKA XXI. MENDEAN
Gogoan dut Castillo Suarez-en Bala hutsak irakurri ostean, idazleari bere formula agortzen ari zitzaiolako inpresioa izan nuela. Hiru poema liburu ondoren, idazlea halako kale itsu batean sartzen ari zela, bere bide ordura arte interesgarria agortzen ari zitzaiola. Poeta askoren tentazioa izaten da halako egoerara iritsirik narratibara jauzi egin edo makurtzea -nondik begiratuta-. [...]
Uztaila 16, 2008
Hizkuntz komunak
Bartzelona-Donostia Mollist autobusa hartzeko prest Sants-eko estazioan:
-Perdó, quin número es aquet?
-Cómo?
-Zein zenbaki da hau?
-Perdona?
-Que qué numero es este asiento.
-Ah! el 42.
-Gracias.
-De nada, joven.
Donostia-Bartzelona Mollist autobusa hartzeko prest, Pio XII. estazioan:
-Barkatu, zein zenbakiko eserlekua duzu?
-Eh?
-Quin seient tens?
-Qué?
-Qué número es tu asiento?
-El 22, por?
-No, es que yo tengo el 23, debe ser este.
-Ah, vale.
-Gracias.
-No hay de qué.
Uztaila 13, 2008
Tom hil da, M. Darrieussecq
DOLUAREN HITZAK
Euskaraz irakurri dezakegun Marie Darrieussecq-en bigarren liburua da Tom hil da hau. Lehenago, 2004an, idazlearen opera prima arrakastatsua argitaratu zen, Ahardikeriak -Truismes-, Alberdaniaren eskutik hau ere. Tom hil da, berriz, Darrieussecqen azkeneko emaitza da, zeina 2007an P.O.L argitaletxeak publikatu baitzuen, Tom est mort izenburupean. Hasi-hasieratik polemika eragin zuen liburuak, Camille Laurens idazleak bere [...]
Uztaila 6, 2008
Gure belaunaldia
Gure belaunaldiak ez du deus balio, gure belaunaldia Aginako zero bat da. Ezin izan ditugu gurasoak akabatu; etxetik alde egin, komuna hippie batera joan. Gure gurasoek ulertu egin nahi izan gaituzte, eurek lotutako txirriak erre ditugu, gure alde jarri, gure bandora pasa dira. Irakasleek ikastoletan heziketa teknika modernoenak erabili dituzte gurekin; jolasak egin ditugu, [...]
Uztaila 1, 2008
Labirintoaren orduak, Amaia Iturbide
POESIAREN LABIRINTOAK
Euskal poesiagintza garaikidea ulertzeko Bernardo Atxagaren Etiopia eta Xabier Montoiaren Anfetamiña bi liburu mugarri dira; beraiek ekarri zituzten, euskal poesiara, besteak beste, Shell konpainiako gasolinategiak eta David Bowie, pop-a eta rock-a. Aurretik idatzi zenarekiko haustura proposatzen zuten biek ala biek, eta ondoren agertu izan diren makina bat liburu bi obra hauen gerizpean izan [...]