Pasa den igandean Ruper Ordorikak Bartzelonan jo zuen, Picasso museoan, eta hemen gabiltzan euskaldun batzuk elkartu ginen hara joateko. Hori bereziki nabaria izan zen bisetan, jendea “Beste bat!” oihuka hasi baitzen, Garan aspaldidanik idazten duen baina Ermuako Forokoa den bat kenduta, zeinak, koiuntura ritmikoa aprobetxatuz, “Basta ya!” oihukatu baitzuen.
Gainontzean, interesgarria Ruper mugalari berriekin jotzen ikustea. Oraindik grabatu gabeko bi abesti berri ere eskaini zituen, kontzertua ireki zuena (izena ez dut gogoan) eta “Argia” izeneko beste bat. Iruditu zitzaidan biak ere Ruperren abesti onenen mailan jarri zitezkeela; sorpresa benetan atsegina bi abestiona. Bestetik, Memoriaren mapa-ko zenbait abesti lauko formaturako adapzioan entzutea ere kurioso izan zen; bereziki aipagarria “Hiriak”-en bertsioa.
Rupertianoek badaukatela zereginik. Bira berri honetako kontzerturen batera joan ez badira, oraindik leku dexentetan jotzekoa da; eta bestela, hurrengo diskoari itxaron.
7 Iruzkin
Uztaila 8, 2008 at 9:54 am
“Etzanda” izan daiteke, Beñat? “Estirat” edo antzeko zerbait esan zuen-eta…
Zer zen hura, bandolina bat? Ez dakit, baina ederki asko ematen zuen “Hiriak”-en bertsioan.
Beste batzuk okerrago ibili ziren, leihoetatik “Puta gente, puta gente” oihuka. Bestondoa, ziurrenik.
Gero arte.
Uztaila 8, 2008 at 11:03 am
“mucha gente, mucha gente” entzun nuen nik. Uste nuen sartzekotan zen norbait zela, jendetza ikusita atzera itzuli zena.
Eta amaieran, ez al zen pintxo eske zebilen norbait, “gaztaia! gaztaia!” eskatzen?
collons, akaso otorrinoari kasu egin beharko diot.
Uztaila 8, 2008 at 1:01 pm
Galarraga jauna, “Etzanda”-k daukan berritasuna “Estirat” hortan datza. So ik so diskoa hartzea besterik ez duzu.
Momentu batean iruditu zitzaidan norbaitek “Ibarretxe dimisión viva la constitución!” esaten zuela, baina ondo pentsatuta, kantiko luzeegia iruditzen zait kontzertu batean botatzeko. Agian “Borroka da bide bakarra!” da esaten zutena, hau ere motzegia izan ez arren.
Uztaila 8, 2008 at 9:22 pm
Ay, Dios!
“Labexomorro” izango zen, igual??
Bestek beste, leihoetatik kantatu ziren:
“Gora! Behera! Gutxi gora behera!”
“Ez, ez, ez! Bai, bai, bai!”
“Zuek ere, zarete!”
, ohikoak diren doinuan.
Uztaila 10, 2008 at 9:48 am
“Herriak ez du bazkalduko!” ez al zuten abestu?
Uztaila 16, 2008 at 8:43 pm
Ni ere bertan izan nintzen eta iruditzen zait denak otorrinoarengana jun beharko zenuketela.
“Zurriola ikastola onena!!!” oihu artean agurtu baitzuten. Ruperrek, orduan, Jakintza ikastola hobea omen dela erantzun zuen. Ez nuen ondo ulertu baina Antiguo herriko ikastola bat dela uste dut.
Uztaila 17, 2008 at 10:14 am
Honek ja blog bat ematen du