Uztaila 28, 2008

Souvenir, Castillo Suarez

LIRIKA XXI. MENDEAN      
       Gogoan dut Castillo Suarez-en Bala hutsak irakurri ostean, idazleari bere formula agortzen ari zitzaiolako inpresioa izan nuela. Hiru poema liburu ondoren, idazlea halako kale itsu batean sartzen ari zela, bere bide ordura arte interesgarria agortzen ari zitzaiola. Poeta askoren tentazioa izaten da halako egoerara iritsirik narratibara jauzi egin edo makurtzea -nondik begiratuta-. [...]