Entries from Abuztua 2008

Abuztua 23, 2008

Originaltasuna: Aurkitu diferentziak

       Idazle ustekoak ideia bikaina eduki duelakoan ordenagailua piztu eta poema bat idazten du. Poema idatzita dauka baina ez du asmatzen tituluarekin, eta azkenean, fakultateko ikasgai bat gogoan hartu eta On denoting izenburua jartzen dio, Bertrand Russell-en artikulu bati erreferentzia egin nahian. Poema bukatuta harro sentitzen da bere buruaz eta inoiz publikatzea espero duen poema [...]

Abuztua 9, 2008

San Sebastian Pirates (sub)

Donostiako Piratek atzo Garan ateratako gehigarrian azaldutako nire poema.
 
SAN SEBASTIAN PIRATES (sub)
 
pirata  ta naka da
ah! piratakada
atarip                         piratakada                 cada pirata cara cara
Ezkila                               killa        kada ezkilla
gu ezkilakada
                        gara
                                nada
                                        baina
                                                  pirata (!)
ezkila                                                  gara
rata rrata                                                  pirrata pirratakada
killa ezkila kila ezkilakada         kada kata kana EZKILAKANA
cabe con contra de [...]

Abuztua 7, 2008

Estetika eta etika (politika): Galdera pare bat

Posible da Denboraren izerdia eta Antzararen bidea aldi berean gustatzea PNVkoa izan gabe?
Zergatik jarri zaizkio erreparo etikoak lehenengoari eta bigarrenari ez (kritiketan bederen)?

Abuztua 4, 2008

Kontzertuak…

       Garbi dago Donostiako Aste Nagusiko kontzertuen ibilbidea jarraituz gero ezer gutxi espero daitekeela honezkero, baina kontxo, aurtengoa ja demasa da. Inori okurritzen al zaio kartel hau baino kaskarragorik? (niri ez)
-Mclan
-La Casa Azul
-Pignoise
-Mago de Oz
-Ken Zazpi
-Los Secretos
-Rosario