Entries from Iraila 2008

Iraila 29, 2008

Golgota, Xabier Montoiaren liburu berriaren aurkezpena urriaren 1ean

Golgota, Xabier Motoiaren liburu berria aurkeztuko dute urriaren 1ean, asteazkenarekin, Donostiako Elkar aretoan (Fermin Calbeton, 21), 11:00etan hasita.
Aurkezpen ekitaldian izango dira, besteak beste, Beñat Sarasola kritikaria eta Xabier Mendiguren editorea.
1936ko udan hasi eta XX. mende amaieraraino luzatzen den istorio lazgarria idatzi du Xabier Montoiak; fintasun psikologiko harrigarriz eta leunkeriarik gabeko idazkera gordinez, gizakiaren xalotasuna eta [...]

Iraila 23, 2008

To tiroa buruan

Kontuak intrigatuta eduki nau. Gaur arte ez nintzen enteratu aurtengo Zinemaldian ere euskal nobela batean oinarritutako filma estreinatzen zenik. Obaba, Zeru horiek eta Un poco de chocolate (Sp-rako tranbia) ziren, nik nekiela, euskal nobelen adaptazio zinematografiko berri bakarrak. Gaur goizen ohartu naiz ezetz, badagoela beste bat ere: Jaime Rosalesen Tiro en la cabeza. (Bidenabar, filma [...]

Iraila 19, 2008

Lubaki hau ez da hain ankerra (zeinen korrektoa den euskal literatura)

Iraila honetan urtebete betetzen da Berria egunkarian literatur kritika edo iruzkinak egiten hasi nintzela (abuztuko oporraldia kenduta). Hasiberriaren zalantza ez gutxirekin hasi eta hor ibili naiz hamabostean behin egokitzen zitzaizkidan liburuei buruz zer edo zer interesgarri esaten saiatzen. Kritika egiteak ematen du halako bertigo bat hasieran: jendeak eta, bereziki, idazleak nola hartuko ote duen, argitaletxeak [...]