
Golgota, Xabier Motoiaren liburu berria aurkeztuko dute urriaren 1ean, asteazkenarekin, Donostiako Elkar aretoan (Fermin Calbeton, 21), 11:00etan hasita.
Aurkezpen ekitaldian izango dira, besteak beste, Beñat Sarasola kritikaria eta Xabier Mendiguren editorea.
1936ko udan hasi eta XX. mende amaieraraino luzatzen den istorio lazgarria idatzi du Xabier Montoiak; fintasun psikologiko harrigarriz eta leunkeriarik gabeko idazkera gordinez, gizakiaren xalotasuna eta ankerkeria bere biluztasunean erakutsi dizkigu egileak. Ahaleginak ahalegin, bizitza oro den borrokaren alferrikakotasuna, beharbada.