Atzo Herbie Hancockek Palau de la Musica-n jo zuen eta han izateko zortea izan nuen. Irteerakoan tipo bati entzun nion: “agian azkeneko aldia izango da hona etortzen dela eta horregatik etorri naiz”. Inpresioa dut Hancock ikusteko beste paradarik izango dudala –forma onean ikusten zaio-, baina ni ere, badaezpada, orain arte zuzenean ikusi gabea nintzelako joan [...]
Entries from Urria 2008
Urria 31, 2008
Herbie Hancock Bartzelonan
Urria 24, 2008
H
Huts-hutsean
Hutsetik hutsera
Hutsal
Hutsa ezin husbete
Hutsune hutsak
Hustu dira
Huste oro
Hustasun hutsalenak
Hutsaldi hustelenak
Hutsaltzen dira
Hutsalkeriak, huskeriak
Hutsarteen hatsekabeak
Hutsak baitira
Hutsune hutsezinak
Eta zer ginateke gu
Oteiza gimnasia erritmikora dedikatu izan balitz.
© Beñat Sarasola
Urria 20, 2008
Manifestu nazionalista, are separatista ere esango nioke, estutuz gero; C. Ulises Moulines
NAZIONALISMOAREN ALDARRI BIRIBILA
C. Ulises Moulines-en Manifestu nazionalista 2001ean publikatu zen lehenengo aldiz, espainolez, Manifiesto nacionalista izenburupean, Diánoia eta Isegoria aldizkarietan, Mexiko eta Espainian, hurrenez hurren. Espainian sona dezente izan zuen artikulua izan zen, batez ere zirkulu akademikoetan, Aurelio Artetaren erantzunek (“Un nacionalista en apuros” eta “Descaro del nacionalismo académico”) eragindako eztabaidaren kariaz. Txalaparta argitaletxeak plazaratutako [...]
Urria 18, 2008
Bolaño handia
“Los escritores actuales no son ya, como bien hiciera notar Pere Gimferrer, señoritos dispuestos a fulminar la respetabilidad social ni mucho menos un hatajo de inadaptados sino gente salida de la clase media y del proletariado dispuesta a escalar el Everest de la respetabilidad, deseosa de respetabilidad. Son rubios y morenos hijos del pueblo de [...]
Urria 16, 2008
Beste gomendio bat
Ni ere zerbait idaztekotan nintzen gaiaren inguruan, baina Gorka Bereziartuak bete-betean jo du artikulu honetan eta ezer gutxi gehitu dezaket jada.
Urria 13, 2008
Oda nobela baztertuari (edo Erasmus belaunaldiaren zorabioa)
Batzuetan txikikeria handienak pikutara bidaltzen dizu idazten ari zarena edo idaztekotan zarena. Gogoan dut hamasei urterekin-edo nire lehenengo poemak idazten ari nintzela, kausalitatea eta kasualitatearen arteko hitz-jokoan oinarritutako poema bat osatu nuela. Baiki, ez zen sekulako burutazioa, baina iruditzen zitzaidan ez zegoela gaizki; ordukoak, ordea, bizarrismo telebisiboa puri-purian zegoen garaiak ziren, eta halako batean Tamara [...]
Urria 10, 2008
Literatura Eskola 08/09
*Literatura Eskola 08/09, 5 urte irakurtzen ikasi gurean**: LiteRatUriA*
- Urriaren 25ean Larrabetzun: “Kazetatura”: Iñigo Aranbarri
- Azaroaren 22an Iruñean: “Traidoreak eta heroiak” : Jon Alonso
- Abenduaren 20an Donostian: “Paul Auster”: Harkaitz Cano
- Urtarrilaren 17an Larrabetzun: “Euskaldunak eta Kubako independentzia
guda”: Koldo Izagirre
- Otsailaren 14an Bilbon: “Arte plastikoak eta literatura”: Xabier Gantzarain
- Martxoaren 14an Gasteizen: “Euskal queer sorginduen [...]
Urria 8, 2008
Golgota nobelaren aurkezpenean erabilitako testua
Aitortu behar dut arrotz samar sentitzen naizela gaurkoan. Lehenik eta behin, halako aurkezpenak beti izaten direlako deseroso samarrak: oraindik irakurri ez dutenei liburua aurkeztu eta kontatu beharra. Lagun bati hurrengo egunean ikustekotan den filmari buruz hitz egitea bezalako zerbait. Gainera, modu labur eta argian egin behar da, ahal dela, kazetariak kexatu ez daitezen; eta bestetik, [...]
Urria 6, 2008
Haize eza re-(revisited)
Ikurrina trapu bat da
haizerik ez badabil.
Ostera haizea dabilenean oso bestela dira gauzak
eta ikurrina
trapu bat da.
Urria 2, 2008
Tiro bat buruan (II)
Un tiro en la cabeza filmaren haritik pare bat artikulu argitaratu dira egunotan El País egunkarian. Lehenengoa, Fernando Savaterrena, bigarrena, Euskadiko edizioan, Belen Altunarena. Biek ere nahiko gogorki kritikatzen dute filma, batez ere arrazoi etikoengatik, agidanez.
Ezer baino lehen, aski argigarria iruditzen zait biek hala biek filma mespretxuz baztertu eta Rosalesek prentsaurrekoan esandakoetan jartzen dutela [...]