Urria 24, 2008...11:24 am

H

Jump to Comments

Huts-hutsean

Hutsetik hutsera

Hutsal

Hutsa ezin husbete

Hutsune hutsak

Hustu dira

Huste oro

Hustasun hutsalenak

Hutsaldi hustelenak

Hutsaltzen dira

Hutsalkeriak, huskeriak

Hutsarteen hatsekabeak

Hutsak baitira

Hutsune hutsezinak

 

Eta zer ginateke gu

Oteiza gimnasia erritmikora dedikatu izan balitz.

 

 

© Beñat Sarasola

 

6 Iruzkin

  • laHostia delakoan oteiza
    eta bere lanak badiraH
    bere libHuruak ordea fartsa ez den ezer oteH
    bere diskurtsoak Hutsa edo kHea ez den ezer OT?
    bere katedralak etxolak Hotel?
    kuoskue tandem kuesko zaizkio edozein filologori, greziareusko koneksioa sabinok ere ez zuen igerri, baina inguruan, eta belaunaldi jakin bati bereziki, oteHizak tilin egiten jarraitzen omen dio, eta ez eskultura mailan; zeinan niri neuri ere zirrara sortzen didan, diskurtsoan gustatzen zaie, eta kontzepzio politikoan, frankismoak puztutako apologista, uHarte uaHrte, Hil arte, erebai.
    ez du fundamentuzko intelo batek ere zartatuko Jurgi? arestik egin legez?
    “jurgi oteitza ezpaita gizon bat;
    jurgi oteitza gizonago bat baita;
    azken bolada honetan pentsamentura ekarri naute
    hura
    profeta bat
    dela.
    antigoalean
    profetak
    harrika
    hiltzen zituzten”
    HH3.parteaQ)
    euskadi irratian entzun da ezer, baina beste euskokomunikabideetan kea bitza bezala puztu dute, oteiza Handia; oteiza bakarraH, oteiza bakarrik, oteiza makeyourself.
    kea eta azala ederrak dira HalereH. aitortzen dut. baina laboa eta zumeta punkiagoak zaizkit euskara jakin gabe euskararen lekzioak ematen dituenak…

    ondo sergi benat and co.

  • Hedoik aukeratu duen aipuaren poema berekoa da Arestik Oteizari eskaini zion pasarte hau – “Profeta bati (Jurgi Oteitzari azaldu nahirik)”, “Harri eta herri” liburuan–:

    “(…) Baina nik azaldu behar diot [Jorge Oteizari], / esplikatuko diot, / zer den, / zergatik bera oraindik ezten / euskal arimaren zolara heldu, / gu itotzen garen / infernu behere honetara. / Gu ezkara hemen lasai / bizi. Guk eztugu sentitzen / paradisu bat. / Dantek ere etzuen holakorik / asmatuko. / Hau da basatza haundi bat.”

    Nestor Basterretxea eta Fernando Larruquerten “Pelotari” bide beretik kritikatu zuen Arestik, eta baita egile berberen “Ama Lur”en izenburua ere (filma egina izan aurretik).

    Basatza mitifikatu eta mistifikatu zuten Oteizak, Basterretxeak eta Larruquertek, baina hankak basatzatan zikintzeko zirkinik ere egin gabe. Aresti, aldiz, leporaino sartua zen basatzatan plast.

    Arestik Oteiza, Basterretxea eta Larruquerti egindako kritikak ez ote dira Kepa Junkeraren “Etxea”k Aritz Galarraga eta Txuma Murugarrenengandik jasotakoen nola edo halako aurrekariak?

    Zer diozue?

  • Barka, Julen, baina “Gure etxea Iberian ote den” artikulua Gorka Bereziartua lagun eta kazetari handiak idatzi du, nahiz eta funtsean berarekin bat natorren:

    http://www.argia.com/argia-astekaria/2155/gure-etxea-iberian-ote-den/osoa

  • Graziosoa da artikuluaren autorearekin gertatzen ari dena: Txuma Murugarrenek ere aipatzen du bere blogean, baina Dani Blancok idatzia balitz bezala. Onerako ala txarrerako ordea, esan behar dut nik idatzi dudala. Ez dezala inork pentsa nire burua izkutatu nahian nabilenik!

  • Sorry! Nik ere, Txumak bezala, banekien Gorka Bereziartua dela “Argia”ko artikuluaren egilea, baina niri ere kablea gurutzatu…

  • Gorka:
    Junkerarena, neu ere bat. Zerbait ernste aldera, ez da nobedadea baino. Nola zen “Bilbao 00:00 h” hura? Oso modernoa hura ere (Dulce Pontes, Justin Vali…), euskaldunok munduan. Baina ai!!! hainbeste doinu instrumentalen artean, zein zen konbidatuen kantu ezagunenak izan ezik (Benito Lertxundi, oker ez banago) diskoaren mezua, letra nagusia? (“Desde Itoitz a Madagascar…”) Nork abestua? (Pedro Guerrak). Zein hizkuntzatan ematen da unibertsaltasun hori? Bada horretantxe.


Leave a Reply