Edozein literatur lan kontuan hartzeko garaian, literatur teoriak hiru alderdi oinarrizko bereizten ditu: idazlea, testua eta hartzailea. Hala, historikoki, idazlea eta berarekin erlazionatutako kontuak izan dira ikerketa literarioetan lehentasuna. XIX. mendetik XX. mendeko 50. hamarkadara arte idazlearen intentzioa zen obra bat aztertzerakoan aintzat hartu beharreko arazoa, salbuespen ohoragarriak salbuespen. “Zer esan nahi du idazleak hemen?” [...]
Entries from Azaroa 2008
Azaroa 18, 2008
“Pentsamenduaren poesia” manifestua
http://www.argia.com/fitx/bestelakoak/Pentsamenduaren-poesia.pdf
Baiki, pentsamendua, beren poesian egon beharko da.
Azaroa 17, 2008
Ispiluaren kalteak, Edorta Jimenez
URDAIBAIA SUTAN
Liburu ororen hasiera funtsezkoa izan ohi da irakurlea harrapatu eta aurrera egitera bultzatzeko. Ispiluaren kalteak irakurtzen hasi eta Tatuajeak izeneko ipuinarekin egingo du topo irakurleak lehenik, zeina, niretzat bederen, azkenaldian irakurri dudan euskarazko ipuinik borobilena baita. Alabaina, hasiera indartsuak bi ahoko ezpatak izaten dira maiz, langa goian ezartzen duelako eta liburu osoan zehar [...]
Azaroa 9, 2008
Eider Rodriguez: “Ez nuen nahi inork esatea zeri buruz idatz nezakeen”
Gaurtik hasita, noizbehinka elkarrizketaren bat egin eta jarriko dut blogean. Elkarrizketa sorta horiei hasiera ematen diona Eider Rodriguezi egindako hau da. Hizketagaia, bere azken liburua, Haragia. Edozein aitzakia aprobetxatzen dut liburu hau jendeari gomendatzeko.
Argazkia: Lander Garro
-Urtebete izango da laster Haragia liburua argitaratu zenuenetik. Zer nolako harrera izan du liburuak orain arte?
Tira, ez dakit oso [...]
Azaroa 6, 2008
Santi Leonerentzat
UB-ko Filosofia fakultateko komunetan topatutako pintada:
SOM UNA NOCIÓ! (Nozio bat gara!)
Azaroa 3, 2008
Infernuko hesteetan, Charles Bukowski
GIZAKIAREN KONTRA
Euskal literaturaren egungo gabezia argienetako bat poesia itzulpenak dira. Ulergaitza egiten zait nola den posible 2008. urtean ez existitzea oraindik Charles Baudelaire-n Les Fleurs du mal-en euskarazko itzulpen eskuragarri bat. Nork pentsa dezake fundamentuzko literatura bat bere heldutasunera irits daitekeela halako obrak eduki gabe? Zenbaitzuk kexu dira poesiaren balizko prestigio hanpatuaz, ene aburuz egun [...]