Atzo ikusi nuen film zahar samar batean (1983) Barbara Goenagaren antz ikaragarria duen aktoresa eder bat azaltzen da. Aktoresa hori filmean bertan ere aktoresa da; besteak beste, Flor en la sombra izeneko film batean lan egiten du. Bere izena Laura da, I. R (izena ez dut zehazten bilaketa errazegia izan ez dadin) Flor en la sombra horretan.
Zein da filmaren izena?
Eta Barbara Goenagak antza handia duen aktoresarena?
4 Iruzkin
Azaroa 6, 2008 at 5:21 am
Beñat: benetan zuretzat Irene Riosek Barbara Goenagaren antza daukala Ericeren El Sur-en?
Azaroa 6, 2008 at 7:18 am
Bai, Aurore Clémentek badu toketxo bat, egia.
Azaroa 6, 2008 at 8:06 am
Ja! Hau belozidadea!
http://www.youtube.com/watch?v=UUzlVchcQxY
Ez ala?
Azaroa 6, 2008 at 8:36 pm
Aurore Clément Bilbon ezagutu nuen, isekoren jatetxera joan zen batean. Urte asko pasa da ordutik. Ni oso gaztea nintzen, eta bera ez hain zaharra. Orduan ez zuen Barbara Goenagaren begirada hori.