Entries from Abendua 2008

Abendua 29, 2008

Egunsentiaren esku izoztuak, Xabier Lete

                                    

ESKU HUTSIK ORDU KUNPLITUAN 
Xabier Leteren sorkuntza errotik gurutzatzen duen gaia da bizitza eta heriotzarena. Horren adibide, lehendabizi bururatzen zaizkigun Leteren kantak -demagun, Izarren hautsa eta Xalbadorren heriotzean- zuzenean daudela loturik gai horrekin. Egunsentiaren esku izoztuak, bada, gai-ildo horren adibide ezin hobea da, lehenengo poematik azkenekoraino, heriotzaren gaineko hausnarketa presente baitago. Atalen beraien banaketa linealki uler [...]

Abendua 24, 2008

Zerrendak

       Gabonak zerrenden garaiak izaten dira. Zerrendak erosketak egiteko, baina baita disziplina diferenteetan urteko onenak zeintzuk izan diren zehazteko. Hala, testuingurua aprobetxatuz, euskal musikarien (bakarlarien) disko gogokoenen zerrenda pertsonala idaztea proposatzen dizuet. Ea musikaz mintzatzeko aukera ematen digun. Hona hemen nire zerrenda:
 
Anari: Habiak
Gari: Eguzki berritan zaude
Xabier Montoia: Hemen
Fermin Muguruza: Brigadistak Sound System
Jabier Muguruza: Boza barruan
Txuma Murugarren: [...]

Abendua 15, 2008

Bilbao-New York-Bilbao, Kirmen Uribe

ISTORIO METAKETA
 
Oraindik publikatu gabe, eta jende guztiak zuen zer esanik Kirmen Uriberen nobelaren inguruan. Seguruenik, zarata sobera alde guztietatik. Azkenik, nobela plazaratu da, eta, behingoz, nobelaren beraren gainean, testuaren gainean, mintza gaitezke osoki.
 
Eta, hala, ezer baino lehen esan daiteke Uribek apustu literario garbia egin duela, molde narratibo berrietara egokitutako nobela idatziz. Gaur egun, oraindik, [...]

Abendua 12, 2008

Partiduak irabazi ez, baina sormena bultzatu…

Haritz Beristain, Imanol Ubeda eta Gorka Urbizu-k, 2005an osatu zuten proiekuari eman zioten Peiremans izena. Izena, Realeko jokalari baten deituratik hartu zuten. Clementeren eskutik etorri zen Realera, eta oker ez banago, partidu bakar bat jokatzera ere ez zen iritsi, bere lesio eternoak zirela medio.
Orain irakurri dut Mikel Iturriaren blogean Depedro izeneko beste musika proiektu bat existitzen dela. [...]

Abendua 9, 2008

Aulki jokoa

 
Burukomina eragiten duen kaos honetan
musika geratu egin da eta denak
ziztu bizian joan dira aulki hutsen bila.
Iñaki izan da esertzen lehena,
hamazazpi urterekin ehun metroetan
Euskadiko Txapelduna izan zena.
Harrezkero urte mordo bat pasa den arren,
gaztetako sasoia galdu ez duela frogatu du.
Gero eseri dira David eta Maialen,
ez dute aulki libre bana aurkitzeko arazorik izan.
Peruk zikin samar jokatu du esertzeko [...]

Abendua 5, 2008

Iragaitzaz -ilunbistan-, Pello Lizarralde

        
Gustave Flaubertek inoiz aitortu zuen bere ametsa ezer ezari buruzko liburu bat idaztea zela, kanpoko inongo laguntzarik gabea, subjektu ikusezin bat gordetzen zuena bere baitan. Iragaitzaz –ilunbistan- liburua irakurri bitartean aipu horrekin akordatu eta pentsatu dut akaso Pello Lizarraldek ere zita bat izango duela Flaubertekin.
Lizarralderen aurreko nobela eta ipuin liburuen ildotik, honakoa ere ez da [...]

Abendua 3, 2008

Zeinen arraroa den zuen hizkuntza hori

 
http://www.youtube.com/watch?v=r-0QJHtv3lk
 
Adi azpitituluen sinkronizaziora!

Abendua 1, 2008

Goian bego, Mikel

 
Audioa: Nahiz eta heriotza

Abendua 1, 2008

Intimitatea, H. Kureishi

ESANAK ESAN
 
Emakumezkoaren genero berdintasunaren aldeko borrokaren ondorioz etorri omen da gizon garaikidearen nora eza. Gizona, orain gutxi arte edukitako familia nahiz gizarte posizio eta botere pribilegiatua ahulduta, jokoz kanpo geratu da, helduleku ziurrik gabe. Gaur egun sarritan entzuten diren ideiak dira honako hauek, eta Intimitatea nobelako protagonistak, Jayk, balizko nora ez hori argi asko adierazten [...]