Oraintxe irakurri dut Realaren mendeurreneko ereserkiaren letra euskal idazle baten esku dagoela, eta goi-mailako musikari batekin prestatzen ari dela momentu honetan. Porra bat egin dezakegu, ea asmatzen dugun nor den; eta asko-asko animatzen denak letra eta guzti proposa dezake.
Otsaila 5, 2009...8:50 am
Realaren mendeurreneko ereserkia
Jump to Comments
8 Iruzkin
Otsaila 5, 2009 at 9:50 am
Logikoena Joan Mari Irigoien izatea litzateke…
Otsaila 5, 2009 at 1:42 pm
Musikaria Erentxun izango da? Idazlea idearik ere ez.
Otsaila 5, 2009 at 1:46 pm
Nik ere Erentxun esango nuke….idazlea…kontua, euskal idazlea euskeraz ez du idazten…
Otsaila 5, 2009 at 1:50 pm
agian euskal idazleak erderaz idazten duela esan nahi nuen…
Otsaila 5, 2009 at 2:22 pm
Erentxunek boleto asko dauzka bai, Iturri, baina kontuz Ubago eta Monterorekin.
Nik irakurri dudanez, letra euskaraz izango da.
Egia esan, ez dakit zergatik ez duten letra erabakitzeko lehiaketa bat-edo antolatu Teledonostin.
Otsaila 5, 2009 at 6:54 pm
pufffff… Teledonostin? Ezkiagaren saiora mezuak bidaliz edo?
Otsaila 6, 2009 at 9:28 pm
firin faran eta kalakaka saioetan egin dezatela honen inguruko eztabaida …
baina infernua irudikatzeko dante + jsbach beharko luke.
Otsaila 12, 2009 at 3:34 pm
Nire apustua: Atxaga (horiei ez zaie beste euskal idazlerik okurrituko).
Nire desioa: himnorik ez izatea. Bandera edo eskudo berria egiten ez bada, zergatik himno berezia?
Nire gaitz-erdikoa: ezinbestekoa bada, Andoni Egañak egin dezala; ez zait okurritzen letragile hoberik horrelako zerbaitetarako (baina, zarauztarra izanda, igual athleticzalea da, deskuidatuz gero).