Frantses hizkuntza ikasteko ikastaro batera apuntatu eta duela pare bat egun izan dut lehenengo klasea. Aspaldian frantsesa zer edo zer ikasi nuen arren oso ahaztuta daukat eta lehenengo mailatik abiatu naiz. Klasean denetarik dago: pare bat estatubatuar, Puerto Ricoko bat, argentinar bat, katalanak (gehiengoa). Aurkezpen kontuak-eta aprobetxatuz, albokoarekin elkarrizketa labur bat mantendu behar genuen: Comment [...]