Bukatu da. Urte bete pasatxo blog hau ireki nuela eta honi guztiari amaiera emateko garaia iritsi dela iruditzen zait.
Badakizue, blogak krisian dira, demodé daude jadanik, orain sare sozialen garaia omen. Obama berak ere berriki kritikatu du blogen inguruko zenbait kontu. Liburu berria atera dut (Alea) eta isilago egoteko garaia ailegatu da.
Hauxe izango da azken aurreko mezua; azkena, ondo bidean, euskal idazle bati egindako elkarrizketa izango da, oraindik ez dakidana noiz publikatu ahalko dudan. Adi egon, edonola ere, interesatzen bazaizue.
Esker mila hilabete hauetan guztietan txoko honetara gerturatu zareten guztioi; bereziki parte hartu duzuenei, eta erregularki parte hartu duzuenei. Berriako iruzkinetan-eta jarraituko dugu elkar ikusten, hala nahi baduzue.
6 Iruzkin
Martxoa 18, 2009 at 8:54 am
Lastima… blogariei oro har kariñoa hartzen ari nintzenean jo du ontziak izeberga, eta hasi zarete hurruntzen… snif!
Tira, Beñat, ba “muito prazer” izan da zure irakurlea izatea, txukun aritu zara (yalocreo!) eta blogean ez bada ere, aurrerantzean izango dugu zure berri, ziur.
Nananiaaa…. (bibolinak ez dira isilduko, guztiz hondoratu arte) hartu duzu botesalvavidas bat John Wilkinson eta Buffalo Billekin batera (hau ez da patera), Peter Punk’s Defunct!!!!
Martxoa 18, 2009 at 6:33 pm
Penaz hartzen diat hire erabakia. Orain, hemendik aurrera, eta asko galdetzea ez badek, sare sozialetan nola parte hartu asmo duk? Benetan gainbehera doazela uste duk blogen kontu hau? Ez duk izango Obamak esan duelako bakarrik, ezta? Ez haut isilik nahi…
Martxoa 30, 2009 at 2:10 pm
Zuri buruz ari zenaren ilusioa izan nuen irakurri nuenean…
http://blogs.publico.es/television/227/facebook-mato-a-la-estrella-de-la-critica/
Ondo bizi.
Uxue
Maiatza 8, 2009 at 7:05 am
[...] Bloga, hutsetik irribarrera | juan luis zabala blogean zergaitik idatzi / ez idatzi? | julen gabiria / beñat sarasola [...]
Maiatza 25, 2009 at 8:51 am
[...] hutsetik irribarrera | Juan Luis Zabala Blogean zergaitik idatzi / ez idatzi? | Julen Gabiria / Beñat Sarasola Zizeron, Victor Hugo, Monterroso eta beste zenbait blogari |Gorka Bereziartua beste Habitat bat | [...]
Ekaina 6, 2009 at 7:52 am
[...] Bloga, hutsetik irribarrera | juan luis zabala blogean zergaitik idatzi / ez idatzi? | julen gabiria / beñat sarasola [...]