Frantses hizkuntza ikasteko ikastaro batera apuntatu eta duela pare bat egun izan dut lehenengo klasea. Aspaldian frantsesa zer edo zer ikasi nuen arren oso ahaztuta daukat eta lehenengo mailatik abiatu naiz. Klasean denetarik dago: pare bat estatubatuar, Puerto Ricoko bat, argentinar bat, katalanak (gehiengoa). Aurkezpen kontuak-eta aprobetxatuz, albokoarekin elkarrizketa labur bat mantendu behar genuen: Comment [...]
Entries Tagged as ‘Euskal kultura’
Abendua 3, 2008
Zeinen arraroa den zuen hizkuntza hori
http://www.youtube.com/watch?v=r-0QJHtv3lk
Adi azpitituluen sinkronizaziora!
Urria 16, 2008
Beste gomendio bat
Ni ere zerbait idaztekotan nintzen gaiaren inguruan, baina Gorka Bereziartuak bete-betean jo du artikulu honetan eta ezer gutxi gehitu dezaket jada.
Abuztua 4, 2008
Kontzertuak…
Garbi dago Donostiako Aste Nagusiko kontzertuen ibilbidea jarraituz gero ezer gutxi espero daitekeela honezkero, baina kontxo, aurtengoa ja demasa da. Inori okurritzen al zaio kartel hau baino kaskarragorik? (niri ez)
-Mclan
-La Casa Azul
-Pignoise
-Mago de Oz
-Ken Zazpi
-Los Secretos
-Rosario
Apirila 25, 2008
Gomendio bat
Patxi Zubizarretaren edozer gauza izaten da interesgarri, eta hau ez da salbuespena:
http://www.argia.com/argia-astekaria/2134/mekauen-sos/osoa
Otsaila 27, 2008
Euskal masoka berriz ere abian
Patxi Baztarrikaren artikuluak hautsak harrotu ditu Egunkaria eta Berriaren inguruan. Baztarrikaren kritiketako bat izan da Berria ez dela “euskaldun guztion” egunkaria (batez ere ETArekin akritiko bide delako). Erantzun gehienak ildo beretik joan dira: baietz, Berria euskaldun guztion egunkaria dela, edo behinik behin, komunikabide pluralena izan badela. Nire galdera, ordea, hau da: zer arraiogatik izan behar [...]