Entries Tagged as ‘General’

Martxoa 18, 2009

Agur eta beste bat arte

Bukatu da. Urte bete pasatxo blog hau ireki nuela eta honi guztiari amaiera emateko garaia iritsi dela iruditzen zait.

Badakizue, blogak krisian dira, demodé daude jadanik, orain sare sozialen garaia omen. Obama berak ere berriki kritikatu du blogen inguruko zenbait kontu. Liburu berria atera dut (Alea) eta isilago egoteko garaia ailegatu da.

Hauxe [...]

Martxoa 8, 2009

Adierazpen bat “condemn” hitza erabili gabe

http://www.sinnfein.ie/news/detail/37765

Otsaila 25, 2009

Aturem Bologna

Bihar, hilak 26, ikasten ari naizen unibertsitatean –Universitat de Barcelona-n-, erreferendum bat egingo da “Bologna prozesua” terminoarekin laburtzen den unibertsitate mailako aldaketen inguruan. Prozesua gelditzearekin ados ote zauden da galdetzen dena. Nik “bai” bozkatuko dut.

Luze eta zabal hitz egin da plan honen inguruan, baina Euskal Herriari dagokionez, deigarriena egin zaidana zera izan da: [...]

Otsaila 5, 2009

Realaren mendeurreneko ereserkia

Oraintxe irakurri dut Realaren mendeurreneko ereserkiaren letra euskal idazle baten esku dagoela, eta goi-mailako musikari batekin prestatzen ari dela momentu honetan. Porra bat egin dezakegu, ea asmatzen dugun nor den; eta asko-asko animatzen denak letra eta guzti proposa dezake.

Urtarrila 16, 2009

Kafe Antzokia martxan

Bilbotarren inbidia ederra dugu donostiarrok Kafe Antzokia dela eta.

Abendua 12, 2008

Partiduak irabazi ez, baina sormena bultzatu…

Haritz Beristain, Imanol Ubeda eta Gorka Urbizu-k, 2005an osatu zuten proiekuari eman zioten Peiremans izena. Izena, Realeko jokalari baten deituratik hartu zuten. Clementeren eskutik etorri zen Realera, eta oker ez banago, partidu bakar bat jokatzera ere ez zen iritsi, bere lesio eternoak zirela medio.
Orain irakurri dut Mikel Iturriaren blogean Depedro izeneko beste musika proiektu bat existitzen dela. [...]

Azaroa 6, 2008

Santi Leonerentzat

UB-ko Filosofia fakultateko komunetan topatutako pintada:
SOM UNA NOCIÓ! (Nozio bat gara!)

Urria 8, 2008

Golgota nobelaren aurkezpenean erabilitako testua

 Aitortu behar dut arrotz samar sentitzen naizela gaurkoan. Lehenik eta behin, halako aurkezpenak beti izaten direlako deseroso samarrak: oraindik irakurri ez dutenei liburua aurkeztu eta kontatu beharra. Lagun bati hurrengo egunean ikustekotan den filmari buruz hitz egitea bezalako zerbait. Gainera,  modu labur eta argian egin behar da, ahal dela, kazetariak kexatu ez daitezen; eta bestetik, [...]

Uztaila 28, 2008

Souvenir, Castillo Suarez

LIRIKA XXI. MENDEAN      
       Gogoan dut Castillo Suarez-en Bala hutsak irakurri ostean, idazleari bere formula agortzen ari zitzaiolako inpresioa izan nuela. Hiru poema liburu ondoren, idazlea halako kale itsu batean sartzen ari zela, bere bide ordura arte interesgarria agortzen ari zitzaiola. Poeta askoren tentazioa izaten da halako egoerara iritsirik narratibara jauzi egin edo makurtzea -nondik begiratuta-. [...]

Otsaila 20, 2008

Egunkaria libre