Entries Tagged as ‘General’

Otsaila 5, 2008

Blog honetan aurkituko duzuna

Ezer baino lehen, eskerrik asko, irakurle, honaino iristeagatik. Nik neuk ere ez daukat erabat garbi zer gertatuko den blog honetan, zein izango den bere bilakabidea. Dena den, badaude zenbait atal nahiko zehazturik ditudanak:
Literatura: Hemen, literaturari buruzko nire zenbait hausnarketa azalduko dira. Izan daiteke euskal edo ez. Hor nonbait publikatutako artikulu zaharrak berreskuratuko ditut ere akaso. 
Literatur kritikak: [...]

Otsaila 4, 2008

Hitz egiteko modu bat

Hitz egiteko modu bat. Literaturaz hitz egiteko modu bat, literatura gutxi eginez agian, agian. Musikaz eta zinemaz hitz egiteko modu bat, agian. Arteaz, agian, filosofiaz (agian). Huntaz eta, agian, hartaz. Agian literatura egiteko modu bat, literaturaz hitz egin gabe, agian.
 Hitz egiteko modu bat.