Entries Tagged as ‘Kaxa huts bat’

Abendua 9, 2008

Aulki jokoa

 
Burukomina eragiten duen kaos honetan
musika geratu egin da eta denak
ziztu bizian joan dira aulki hutsen bila.
Iñaki izan da esertzen lehena,
hamazazpi urterekin ehun metroetan
Euskadiko Txapelduna izan zena.
Harrezkero urte mordo bat pasa den arren,
gaztetako sasoia galdu ez duela frogatu du.
Gero eseri dira David eta Maialen,
ez dute aulki libre bana aurkitzeko arazorik izan.
Peruk zikin samar jokatu du esertzeko [...]

Urria 24, 2008

H

Huts-hutsean
Hutsetik hutsera
Hutsal
Hutsa ezin husbete
Hutsune hutsak
Hustu dira
Huste oro
Hustasun hutsalenak
Hutsaldi hustelenak
Hutsaltzen dira
Hutsalkeriak, huskeriak
Hutsarteen hatsekabeak
Hutsak baitira
Hutsune hutsezinak
 
Eta zer ginateke gu
Oteiza gimnasia erritmikora dedikatu izan balitz.
 

 

© Beñat Sarasola
 

Uztaila 6, 2008

Gure belaunaldia

       Gure belaunaldiak ez du deus balio, gure belaunaldia Aginako zero bat da. Ezin izan ditugu gurasoak akabatu; etxetik alde egin, komuna hippie batera joan. Gure gurasoek ulertu egin nahi izan gaituzte, eurek lotutako txirriak erre ditugu, gure alde jarri, gure bandora pasa dira. Irakasleek ikastoletan heziketa teknika modernoenak erabili dituzte gurekin; jolasak egin ditugu, [...]

Ekaina 21, 2008

On Denoting

Eiderrek liburua irekitzen du eta banan-banan hasten da marrazkiei izenak ipintzen. Amak lagundu egiten dio. Txoria; bai txoria. Trena, trena. Zuhaitza, zuhaitza. Gizona, gizona. Mot… Motorra, motorra da, brum-brum egiten du. Hau? Semaforoa, bere koloreak dira… berdea, horia, gorria. Oso ondo. Kotxea, kotxea. Hau? Zera esateko puntuan egon da: Zipaioa, bere herriaren kontra egiten duen [...]

Ekaina 8, 2008

Litzateke

Nire gelako batek beti litzateke esaten du.
Andereñoak galdera bat egiten dionean,
Play Stationarekin jolasten garenean,
patioan futbol partida jokatu bitartean
litzateke esaten du. «Egokiago litzateke
Oierri pase luzeak ematea» edo
«hori profesionaletan jokoz kanpo litzateke».
Behin batean klasean asperturik geundela
litzateke guztiak kontatu genizkion,
egun bakarrean 48 bider esan zuen litzateke.
Izan ere berak beti du aitzakiaren bat
litzateke santu hori esateko.
Hasieran grazia egiten zigun
baina [...]

Maiatza 27, 2008

Poesia?

Euren itsasontzia itsaso zabalean berreraiki
behar duten marinelen gisakoak gara
-Otto Neurath-
 
XXI. mendeko poesia ez da liburuetan argitaratuko,
akabo hitzaurreak, argitalpen berriak, tapa gogorragoak.
Poema argitaratugabeak eta
imajinatu ez direnak izango dira bakarrik,
poesia ez da hilko, ugalduko da etengabe
estoldetako arratoiek lotsa galdu izan balute bezala.
Poesia jalgiko da plazara,
poesiaren iraultza eta poeta zaharren haserrea.
Sarrionandia erbestetik itzuliko da halako batean
eta Moyua Plazako [...]

Maiatza 11, 2008

Material Culture

Lurpean aurkitzen zaituztenean, hilotz,
esango dute hona hemen Homo Sapiens,
ez askoz gehiago.
Hara bizkarrezur segmentuduna,
pelbis zabal bat.
Hara garezur handia hagin txiki batzuekin.
Begiak aurpegiaren erdialdean
ikusmena handituz.
Batez bestekoa baino altuagoa:
metro eta hirurogeita hamar.
Agian museoren batera eramango zaituzte,
baina ez da izango
maitatzeko zenuen modu eder horregatik,
lotsatzean egiten zenuen keinu horregatik.
Ez dituzte aintzat hartuko zure
eskerrak emateko manera naturala,
esaldi enigmatikoak eta
belarrira errezitatzen zenizkidan
poema [...]

Apirila 28, 2008

New York, New York

Standing in the corner suitcase in my hand
autobusa ez da iristen eta alboko emakumeak
begi-bazterraz begiratzen nau, irribarre melengaz.
Atzo Dorre Bikiak eta auskalo
zenbat dorre isolatu erori ziren.
Orain euria zintzilik dago zeruan,
baina zer nahi duzu ba,
hau New York da, jendetzaren hiria,
garajeak kotxeen patrimonio ez diren mundua.
Negriren hiria ote?
Hau ez da Seattle,
hemen rock & rolla egiten denean
hip hop-a [...]

Apirila 13, 2008

Meta-:

Komunera joan eta ontzian eserita
inoizko indar gehien egin du Nicanor Parrak.
Betiko kaka nardagarri horren ondotik
giltzurrunak kanporatzea erdietsi du lehenik.
Indar apur bat gehiago egin eta
begiak ere bota ditu komunetik behera,
haginak banan-banan, mingaina, eztarria.
Heste meharra, lodia, urdaila
denak ere irten dira gero.
Birikak eta bihotza.
Bihotz, bye, bye, bihotz.
Zakila, barrabilak.
Hezurrak diarrea gisa,
ez daki oraindik nola pasa den aldaka.
Eta burmuin likatsu
nazkagarri [...]

Martxoa 17, 2008

Urruneko hizkuntza (reprise)

Katalenei Copito de Nieve 2003an hil zitzaien.
Euskaldunoi oraindik euskara geratzen zaigu.