Subordinazioaren kontra irakurtzen ari nintzen bitartean, Noam Chomskyk eta Michel Foucaultek 1971n Amsterdamgo Unibertsitatean edukitako eztabaidarekin akordatu naiz. Horra hor ezkerrean kokatu ohi diren bi intelektual erreferentziazko, zeintzuen artean amildegi sakon bat baitago: asko laburbilduz, batak, Chomskyk, tradizio liberaletik edaten du, eta besteak, Foucaultek, ostera, «susmoaren filosofiaren» ildotik (Marx-Nietzsche-Freud). Foucaultek momentu batean zera aipatzen du: [...]
Entries Tagged as ‘Literatur kritikak’
Otsaila 9, 2009
Tatuaia bat ene begietan, Txili Lauzirika
GATAZKA ETA MAITASUNA
Tatuaia bat ene begietan poema liburuaren aurkezpenean azpimarratu zuten Txili Lauzirikaren poemak gatazka eta maitasunaren poemak zirela, eta baiki, uste dut horixe dela liburu honi buruz lehenengo irakurketan esan daitekeen gauzarik nabariena, liburua ongi ezaugarritzen duen ideia orokorra. Haatik, ez da zehazki desamodioak edo maitasun ezinezkoak eragindako gatazka, ez da [...]
Urtarrila 26, 2009
Udaberri alua, Patrick Modiano
XUMETASUNAREN EDERRA
Patrick Modiano, azken hamarkadetan Frantzian idazle aski ezagun eta ospetsua izan arren, ez da sobera ezaguna Hego Euskal Herrian. Haren obrak espainierara hirurogeita hamargarreneko hamarkadaz geroztik itzuliak izan badira ere, nouveau roman ondorengo belaunaldi(eta)ko beste zenbait idazle frantziarrek (esaterako, Jean Echenoz, Michel Houellebecq eta Amelie Nothombek) baino sona gutxiago erdietsi du orain arte [...]
Urtarrila 12, 2009
Haginetako mina, Askoren artean
ANTOLOGIAK ETA DESOREKAK
Azken urteotan egon den euskal gatazkaren presentzia gure literaturan aztertzeko jakin-mina ondoren, pentsatzekoa zen lehenago edo geroago gai honen inguruko antologia bat publikatzea. Euskal gatazka eta euskal literaturaren arteko analisi hauetan, gainera, protagonismo handi samarra hartu du ipuinaren generoak eztabaidagai gisa. Jokin Muñozen ideia hori, ipuinak posizionamendu ideologiko argi bat hartzea saihesten laguntzen [...]
Abendua 29, 2008
Egunsentiaren esku izoztuak, Xabier Lete
ESKU HUTSIK ORDU KUNPLITUAN
Xabier Leteren sorkuntza errotik gurutzatzen duen gaia da bizitza eta heriotzarena. Horren adibide, lehendabizi bururatzen zaizkigun Leteren kantak -demagun, Izarren hautsa eta Xalbadorren heriotzean- zuzenean daudela loturik gai horrekin. Egunsentiaren esku izoztuak, bada, gai-ildo horren adibide ezin hobea da, lehenengo poematik azkenekoraino, heriotzaren gaineko hausnarketa presente baitago. Atalen beraien banaketa linealki uler [...]
Abendua 15, 2008
Bilbao-New York-Bilbao, Kirmen Uribe
ISTORIO METAKETA
Oraindik publikatu gabe, eta jende guztiak zuen zer esanik Kirmen Uriberen nobelaren inguruan. Seguruenik, zarata sobera alde guztietatik. Azkenik, nobela plazaratu da, eta, behingoz, nobelaren beraren gainean, testuaren gainean, mintza gaitezke osoki.
Eta, hala, ezer baino lehen esan daiteke Uribek apustu literario garbia egin duela, molde narratibo berrietara egokitutako nobela idatziz. Gaur egun, oraindik, [...]
Abendua 5, 2008
Iragaitzaz -ilunbistan-, Pello Lizarralde
Gustave Flaubertek inoiz aitortu zuen bere ametsa ezer ezari buruzko liburu bat idaztea zela, kanpoko inongo laguntzarik gabea, subjektu ikusezin bat gordetzen zuena bere baitan. Iragaitzaz –ilunbistan- liburua irakurri bitartean aipu horrekin akordatu eta pentsatu dut akaso Pello Lizarraldek ere zita bat izango duela Flaubertekin.
Lizarralderen aurreko nobela eta ipuin liburuen ildotik, honakoa ere ez da [...]
Abendua 1, 2008
Intimitatea, H. Kureishi
ESANAK ESAN
Emakumezkoaren genero berdintasunaren aldeko borrokaren ondorioz etorri omen da gizon garaikidearen nora eza. Gizona, orain gutxi arte edukitako familia nahiz gizarte posizio eta botere pribilegiatua ahulduta, jokoz kanpo geratu da, helduleku ziurrik gabe. Gaur egun sarritan entzuten diren ideiak dira honako hauek, eta Intimitatea nobelako protagonistak, Jayk, balizko nora ez hori argi asko adierazten [...]
Azaroa 17, 2008
Ispiluaren kalteak, Edorta Jimenez
URDAIBAIA SUTAN
Liburu ororen hasiera funtsezkoa izan ohi da irakurlea harrapatu eta aurrera egitera bultzatzeko. Ispiluaren kalteak irakurtzen hasi eta Tatuajeak izeneko ipuinarekin egingo du topo irakurleak lehenik, zeina, niretzat bederen, azkenaldian irakurri dudan euskarazko ipuinik borobilena baita. Alabaina, hasiera indartsuak bi ahoko ezpatak izaten dira maiz, langa goian ezartzen duelako eta liburu osoan zehar [...]