Entries Tagged as ‘Literatura’

Apirila 6, 2009

Pello Lizarralde: “Egun batez pentsatu nuen aio, García Márquez, aio, Borges eta sekulako lasaitua, eta aldi berean, bultzada berezia sentitu nuen”

Niretzat ohore bat blog honi behin-betiko amaiera ematea Pello Lizarralderi egindako elkarrizketa honekin.
Segi fin!
Argazkia: Beterriko Liburua

-Hilabete batzuk joan dira honezkero Iragaitzaz –ilunbistan- publikatu zenetik. Zer nolako harrera izan du liburuak orain arte?

Pozik nago oso, eta, aldi berean, harrituta. Liburua taxutzen hasi orduko konturatu nintzen soka inoiz baino gehiago tenkatu behar nuela, latzagoa izango zela. Latza, [...]

Martxoa 12, 2009

Alea

Denak zaudete gonbidatuta, denak zarete ongi etorriak.
Alea liburuaren aurkezpena:
Martxoaren 17a (asteartea) 12:00etan Sotoan (San Jeronimo kalea, Donostia)

Urtarrila 30, 2009

Xabier Lete

Xabier Leteri elkarrizketa sakona egin dio Juan Luis Zabalak Berria-n. Elkarrizketa osoa sarean jarri dute, hemen. Mamitsua da eta Letek gauza interesgarri asko esaten dituela iruditu zait. Literatur kritikaren inguruan dioena, esaterako; inpresioa dut Maddik blog honetan zioenarekin erlazionatu litekeel gainera, hots, (kanpoko) erreferenteen konparatistika gutxi egiten dela:

“Batzuetan pentsatzen dut ofizio bat aukeratu behar banu [...]

Urtarrila 3, 2009

Urteko balantzea

       Zerrenda kontuekin jarraituz, Berria-tik urte honetan gehien gustatu zaizkigun hiruna liburu hautatzeko eskatu digute egunkarian literatur iruzkinak egiten dihardugunoi. Esan gabe doa hautaketa partziala dela oso, seguruenik liburu interesgarri askoak geratu baitzaizkit irakurri gabe. 
 
Castillo Suarez: Souvenir
                Hirurogeita hamar prosa poetikoz osatutako liburua, bere soiltasunean, urte honetan irakurri dudan poesia libururik interesgarriena izan da honakoa. Hanpadura [...]

Abendua 5, 2008

Iragaitzaz -ilunbistan-, Pello Lizarralde

        
Gustave Flaubertek inoiz aitortu zuen bere ametsa ezer ezari buruzko liburu bat idaztea zela, kanpoko inongo laguntzarik gabea, subjektu ikusezin bat gordetzen zuena bere baitan. Iragaitzaz –ilunbistan- liburua irakurri bitartean aipu horrekin akordatu eta pentsatu dut akaso Pello Lizarraldek ere zita bat izango duela Flaubertekin.
Lizarralderen aurreko nobela eta ipuin liburuen ildotik, honakoa ere ez da [...]

Abendua 1, 2008

Goian bego, Mikel

 
Audioa: Nahiz eta heriotza

Azaroa 21, 2008

Kritika eta euskal literatura

Edozein literatur lan kontuan hartzeko garaian, literatur teoriak hiru alderdi oinarrizko bereizten ditu: idazlea, testua eta hartzailea. Hala, historikoki, idazlea eta berarekin erlazionatutako kontuak izan dira ikerketa literarioetan lehentasuna. XIX. mendetik XX. mendeko 50. hamarkadara arte idazlearen intentzioa zen obra bat aztertzerakoan aintzat hartu beharreko arazoa, salbuespen ohoragarriak salbuespen. “Zer esan nahi du idazleak hemen?” [...]

Azaroa 18, 2008

“Pentsamenduaren poesia” manifestua

 
http://www.argia.com/fitx/bestelakoak/Pentsamenduaren-poesia.pdf
 
Baiki, pentsamendua, beren poesian egon beharko da.

Azaroa 9, 2008

Eider Rodriguez: “Ez nuen nahi inork esatea zeri buruz idatz nezakeen”

       Gaurtik hasita, noizbehinka elkarrizketaren bat egin eta jarriko dut blogean. Elkarrizketa sorta horiei hasiera ematen diona Eider Rodriguezi egindako hau da. Hizketagaia, bere azken liburua, Haragia. Edozein aitzakia aprobetxatzen dut liburu hau jendeari gomendatzeko.
Argazkia: Lander Garro

-Urtebete izango da laster Haragia liburua argitaratu zenuenetik. Zer nolako harrera izan du liburuak orain arte?
Tira, ez dakit oso [...]

Urria 18, 2008

Bolaño handia

“Los escritores actuales no son ya, como bien hiciera notar Pere Gimferrer, señoritos dispuestos a fulminar la respetabilidad social ni mucho menos un hatajo de inadaptados sino gente salida de la clase media y del proletariado dispuesta a escalar el Everest de la respetabilidad, deseosa de respetabilidad. Son rubios y morenos hijos del pueblo de [...]