Neil Younek joko du Anoetako Velodromoan maiatzaren 31. Nire lagunek ez dute nahiko joan, are gutxiago 60€tan egonda sarrerak. Tom Waitsen aukera pasatzen utzi nuen, baina hau bai ez dudala galdu nahi.
Help me!
Entries Tagged as ‘Musika’
Martxoa 6, 2009
Neil Young Donostian
Abendua 24, 2008
Zerrendak
Gabonak zerrenden garaiak izaten dira. Zerrendak erosketak egiteko, baina baita disziplina diferenteetan urteko onenak zeintzuk izan diren zehazteko. Hala, testuingurua aprobetxatuz, euskal musikarien (bakarlarien) disko gogokoenen zerrenda pertsonala idaztea proposatzen dizuet. Ea musikaz mintzatzeko aukera ematen digun. Hona hemen nire zerrenda:
Anari: Habiak
Gari: Eguzki berritan zaude
Xabier Montoia: Hemen
Fermin Muguruza: Brigadistak Sound System
Jabier Muguruza: Boza barruan
Txuma Murugarren: [...]
Abendua 3, 2008
Zeinen arraroa den zuen hizkuntza hori
http://www.youtube.com/watch?v=r-0QJHtv3lk
Adi azpitituluen sinkronizaziora!
Urria 31, 2008
Herbie Hancock Bartzelonan
Atzo Herbie Hancockek Palau de la Musica-n jo zuen eta han izateko zortea izan nuen. Irteerakoan tipo bati entzun nion: “agian azkeneko aldia izango da hona etortzen dela eta horregatik etorri naiz”. Inpresioa dut Hancock ikusteko beste paradarik izango dudala –forma onean ikusten zaio-, baina ni ere, badaezpada, orain arte zuzenean ikusi gabea nintzelako joan [...]
Urria 16, 2008
Beste gomendio bat
Ni ere zerbait idaztekotan nintzen gaiaren inguruan, baina Gorka Bereziartuak bete-betean jo du artikulu honetan eta ezer gutxi gehitu dezaket jada.
Abuztua 4, 2008
Kontzertuak…
Garbi dago Donostiako Aste Nagusiko kontzertuen ibilbidea jarraituz gero ezer gutxi espero daitekeela honezkero, baina kontxo, aurtengoa ja demasa da. Inori okurritzen al zaio kartel hau baino kaskarragorik? (niri ez)
-Mclan
-La Casa Azul
-Pignoise
-Mago de Oz
-Ken Zazpi
-Los Secretos
-Rosario
Uztaila 30, 2008
Jazzaldia 2008
Urtero bezala, Donostiako Jazzaldiko zenbait kontzertutan ibili naiz. Aurtengo izarra Lou Reed izan behar zuen, Berlin diskoan oinarritutako emanaldia ematekoa baitzen hondartzan. Azken orduan, baina, bira bertan behera utzi eta ez da Donostian izan. Donostiako Vip-ak nahiko suminduta zebiltzan baina nik, egia esan, pozarren hartu nuen albistea. Ez zegoen duela pare bat urte Bob Dylanekin [...]
Ekaina 7, 2008
Ama Say itzuli da
Hori ba, euskal musikak eman duen talderik interesgarrienetakoa itzuli dela, alajaina!
Nork esan du musika krisian dagoela?