Atzo ikusi nuen film zahar samar batean (1983) Barbara Goenagaren antz ikaragarria duen aktoresa eder bat azaltzen da. Aktoresa hori filmean bertan ere aktoresa da; besteak beste, Flor en la sombra izeneko film batean lan egiten du. Bere izena Laura da, I. R (izena ez dut zehazten bilaketa errazegia izan ez dadin) Flor en la sombra horretan.
Zein da filmaren izena?
Eta [...]
Entries Tagged as ‘Zinema’
Urria 2, 2008
Tiro bat buruan (II)
Un tiro en la cabeza filmaren haritik pare bat artikulu argitaratu dira egunotan El País egunkarian. Lehenengoa, Fernando Savaterrena, bigarrena, Euskadiko edizioan, Belen Altunarena. Biek ere nahiko gogorki kritikatzen dute filma, batez ere arrazoi etikoengatik, agidanez.
Ezer baino lehen, aski argigarria iruditzen zait biek hala biek filma mespretxuz baztertu eta Rosalesek prentsaurrekoan esandakoetan jartzen dutela [...]
Iraila 23, 2008
To tiroa buruan
Kontuak intrigatuta eduki nau. Gaur arte ez nintzen enteratu aurtengo Zinemaldian ere euskal nobela batean oinarritutako filma estreinatzen zenik. Obaba, Zeru horiek eta Un poco de chocolate (Sp-rako tranbia) ziren, nik nekiela, euskal nobelen adaptazio zinematografiko berri bakarrak. Gaur goizen ohartu naiz ezetz, badagoela beste bat ere: Jaime Rosalesen Tiro en la cabeza. (Bidenabar, filma [...]