Aturem Bologna

Bihar, hilak 26, ikasten ari naizen unibertsitatean –Universitat de Barcelona-n-, erreferendum bat egingo da “Bologna prozesua” terminoarekin laburtzen den unibertsitate mailako aldaketen inguruan. Prozesua gelditzearekin ados ote zauden da galdetzen dena. Nik “bai” bozkatuko dut.

Luze eta zabal hitz egin da plan honen inguruan, baina Euskal Herriari dagokionez, deigarriena egin zaidana zera izan da: prozesu honen aurrean osatu den oposizioa nola kriminalizatu den. Betiko silogismo itsua erabiliz: Ezker Abertzaleak egiten duen edozer gauza automatikoki arbuiagarria (inkluso ilegala) da > Ezker Abertzalea (Ikasle Abertzaleak) Bologniaren kontra dago, ergo Bolognia prozesua defendatu behar dugu.

Hori alde batetik, zeren bestetik, zenbait teknokrata abertzaleren maskara kentzeko balio izan du eztabaidak, abertzale hauei modelo ultraliberalak nola gustatzen zaizkien argi eta garbi utzi baitu (Bolognaren arazo bakarra euskara baztertzeko arriskua omen!).

Euskal Herriko egoera politikoak dena nahasten du eta batzuetan ez dizkigu gauzak ongi ikusten uzten. Errealitatea hauxe da: Euskal Herritik kanpo ez dago zalantzarik, ezker guztiak (ez naiz ari black-block-eko jendeaz soilik, ezkerrekoak omen diren beste hainbat sektore baita ere) bat egiten du prozesu honen kontra. Eskuinak Bologniako prozesua defendatzeko, hala Euskal Herrian, nola gainontzeko lekuetan, erabili duen argudio sakon eta elaboratu horietako bat prozesuaren kontra daudenak “gazte ezjakinak” direla izan da, auzia ezagutzarekin lotuta dagoen kontu tekniko bat balitz bezala (oro har auzi politikoetan eskuinak hartu ohi duen estrategia nagusietako bat, bestetik). Ez dute ulertzen, edo ez dute ulertu nahi, arazoa politikoa dela, ez jakintzazkoa. Hala, esaten da 1999ko Bolognako adierazpenak ez duela kritikatzen zaion hori guztia (merkatuarekiko menpekotasuna, sektore pribatuaren indartzea, humanitateen zokoratzea eta abar.) esaten, eta neurri batean egia da, adierazpen hori tautologiaz, orokortasunez eta nabarikeriaz osatutako hiru orrialdeko testu happyflya baita. Marka litzateke gero hiru orrialdetan kapitalismoaren eta neoliberalismoaren printzipioak laburtzea! Ez dira hain inteligenteak! Bolognako prozesua, egiatan, adierazpen konkretu hori baino gehiago da.

Eta hori, Bolognako adierazpenak jadanik gordetzen duela halako hizkuntza merkantilista susmagarri bat non “lehiakortasuna”, “kalitatea” eta “metodologia komun” bezalako termino adierazkorrak gailentzen diren. Bologniako deklarazio horrek, beraz, bere prosa txepelaren atzean, ondo asko ezkutatzen du potentzialki Europa mailako maniobra politiko hau izango dena. Eta ez da ni aztia naizela. Zapateroren gobernuak onartutako “Documento-Marco” delakoak (Bologna Espainian praktikan ezartzeko irizpideak zehazten dituena) argi asko uzten baitigu kontua (eskertzekoa da, egia esan, itzulinguruka ez ibiltzea):

“Los objetivos formativos de las enseñanzas oficiales de nivel de grado tendrán, con carácter general, una orientación profesional, es decir, deberán proporcionar una formación universitaria en la que se integren armónicamente las competencias genéricas básicas, las competencias transversales relacionadas con la formación integral de las personas y las competencias más específicas que posibiliten una orientación profesional que permita a los titulados una integración en el mercado de trabajo. A este respecto, resultará esencial en el proceso de diseño y elaboración de las enseñanzas oficiales del nivel de Grado no sólo su armonización con las titulaciones consolidadas en otros países europeos en cada uno de los ámbitos científicos, técnicos y artísticos, sino la estrecha colaboración entre los responsables académicos y los de las asociaciones y Colegios Profesionales.”

Uste dut gauzak ez duela komentario gehigarririk behar; esan gabe doa testu zati hori adibide bat baino ez dela. Oso ondo iruditzen zait, gainontzeko lekuetan bezalaxe, Euskal Herriaren ere Bolognako prozesuaren aldeko ahotsak egotea, baina utz ditzagun gauzak argi eta garbi: Bologna prozesua defendatzen dutenek hezkuntza eta gizarte eredu merkantilista-liberal-kapitalista (to!) defendatzen ari dira, nahi duten hitz polit, ñabardura, gurasokeria eta jarrera harroarekin, baina horretan ari dira.

Egungo unibertsitate sistema zaharkitu, atrofiatu, burokratiko, geldo eta errutinarioa aldatzeko beharra dagoela ez dago inongo dudarik, baina ez gara hain tontoak ere aitzakia horrekin Bolognaren porru hau sartzen uzteko.

9 Iruzkin

General atalean

9 responses to “Aturem Bologna

  1. Inaki

    Ba nik kanpoan ikasi nahiko nuke, hemengoak baino askoz hobeak iruditzen zaizkidan unibertsitateren batean, baina hemengo homologazio-sistemak ez dit batere animatzen pausu hori ematera.

    Jarraitu hemengo super-unibertsitateetako goi-mailako super-ikasketekin! Ze mediokridade…

  2. Ikasketak egiten ditudan fakultateko -EHU- dinamikek institutu light batekin aldera genitzake, irakasle gutxi batzuk salbu utzita. Bolognaren aurka nago ni ere, baina aurka dauden horiekin (eta ez okertu ez dira bakarri ezkertiarrak aurka, atzerakoi dezente ere, isilean, Bolognaren aurka dago) gutxi partekatzen dudalakoan nago.

    Esaten da unibertsitate elitista datorrela, merkatuaren beharrei lotua. Baina ohartzen naiz Bolognaren aurkako afixak egiten ari diren horietariko askok ikastetxe pribatuetan ikasi dutela, edo haien sostengurako festetara doazela, edo haien festen tixertak eramaten dituztela. Eta gauzak ez zaizkit argi gelditzen. Lehen eta bigarren hezkuntzako ikastetxe pribatu bat diruz lagundu behar da jacuzziak jartzeko eta gero liberalismoaren aurka egon gaitezke? Niri hori espekulazio inmobiliarioa kritikatu eta bi etxebizitza (edo hiru) izatea bezain zuria iruditzen zait.
    Ni sektore horrek disturbatzen nau bereziki, ez naiz mintzatzen hasiko denaz paso egiten duten ikasleetaz, etorkizuneko merkatuaren kontrolatzaileez, zeinak gure artean gehienak diren. Onartezina dena da inork Bolonia arbuiatzea eta beste sektore elitista, kapitalista eta burgesak (are katolikoak hainbat testuingurutan) babestea. Zuk diozun bezala Beñat, EHn dena nahasten da, baina ez dira kriminalizatzaileak bakarrik nahasle, Europako inon ezin litzateke oinarrizko hezkuntzan irakaskuntza pribatua babestu eta gero inork bere burua ezkertiartzat (are antikapitalistatzat) definitu. Hemen badirudi ezerk “euskal” badu ona dela, eta besteek “espainol” edo “frantses” badute zuzenean dela txar. Gustatuko litzaidake kalitatezko unibertsitate bat EHn berdin zait ze hizkuntzatan, nago antikolonialistenek ere (Ho Txi Minh, Fanon, Sengor) metropolian ikasi zutela, eta ez zirela gero imperiozale izan. Baina hemen darraigu “gurea” kalitatea balitz bezala.

    Bitartean Nafarroako Ikastolen Federazioko buruetako bat orain Euskarabideako presidente da (Nafar gobernuaren txiringito ez deusa). Beraz ze entendimendu on UPSN eta NIFen artean. Eta gero Azkarate etorriko zaio eskua luzatzera.

    Ezkertiar gutxi dago egungo Europan, eta arazoetako bat da direla esaten dutenen realpolitikak aurkakoa adierazten duela sarri.

    Aturem Bolonia, les escoles dels rics i l’Europa del capital!

    (ps. eta zalantzarik gabe EHko unibertsitate publikoek erreforma behar dute, besteek jarrai dezatela burgesiaren interesak babesten)

  3. Ez dakit nor egon daitekeen homologazio sistema aldatu eta Europako unibertsitateetan ikasteko aukerak erraztearen kontra.

    Adar-jotze bat dena da Bologna homologazio sistema aldaketa bat baizik ez dela esatea, eta diskurtsu populista hori baliatuz (beste lotsagabekerien artean diote aldaketa hauekin lan aukera gehiago izango dituztela unibertsitarioek) jendea engainatzea.

  4. Inaki

    Beñat, nik ez dut esan “Bologna homologazio sistema aldaketa bat baizik ez dela “, baina hori ere ba da, ez?
    Nik ez dut “Institutua II” den unibertsitate batean ikasi nahi eta bene-benetan nago indignatuta hemengo ikasketa unibersitarioekin.Pixkat elitista agian banaiz, baina exzelentzia (lortzeko gogo) minimo bat eskatzen diot unibertsitateari.
    Horrexegatik, niri gai honetatik gehien interesatzen zaidana horixe da, homologazioa, hemendik lasai alde egiteko, ez baitut uste kalitateranzko salto hori (objetibo merkantilistekin edo ez) espainian hurrengo 20 urteetan ere emango denik.
    Zure beste diskurtso horiek (merkatuarekiko menpekotasuna, sektore pribatuaren indartzea, EHn ematen den ideien kriminalizazioa) debatitzeko interesgarriak izan daitezke, baina niretzat, oraintxe bertan, bigarren mailakoak. Niretzat, noski, eta badakit iritzi oso-oso minoritarioa izan litekela.

  5. Adar-jotzearena eta diskurtsu populistarena ez nioen zure mezuagatik, Bolognako sustatzaileek diotenarengatik baizik.

  6. Kaixo! Oso interesgarria zure artikulua. Baita eztabaidak ematea honen inguruan.

    Bereziki Hodei Etxarteri erantzun nahiko nioke. Suposatzen dut “eskola pribatuak” esaten duenean ikastolei buruz ari dela. Bada! Nik, adibidez, ez dut ikasi ikastola batean eta beti egingo dut eskola publikoaren alde. Baina ikastolak ez ditut pribatutzat hartzen arrazoi bategatik:

    Niretzat publikoa da herritarren eskubideak asebetetzeko sortzen dena. Eskubide horiek gaur egun ez ditu eskola batek ere ez asebetetzen Euskal Herrian, baina publikoagoa izan daiteke titularitate pribatua duen eskola bat administrazioarenak duenak baino.

    Ez da “Euskal” dena guay dela. Adibidez HUHEZI, MUren fakultatea, UPVko Irakasle Eskolak baino publikoagoa dela uste dut. Era beran UPVko Ingeniaritza Eskolak publikoagoak dira MUko Arrasateko fakultateak baino.

    Gomendatzen dizut Oinarrizko Hezkuntza Akordioa irakurtzea honen inguruan gehiago sakontzeko: http://www.naziogunea.net/eu/node/465

    Bologna = neoliberalismoa da, baina horrek ez du esan nahi Bolognak ekarriko dituen aldaketa guztiak gaizki daudenik. Batzuk guztiz beharrezkoak dira… baina urdaiazpikoa erosi nahi dudanean ez dut txerri osoa etxera eraman behar.

  7. Joxan

    Galderren norantza egokia da, Hedoi.
    Eta aipatu duzun NIEren (Ez da NIF) elkar-hartzea Nafarroako Gobernuarekikoa itsusikeria bat izateaz gain silogismo ergel xamarra da. Horren arabera, konparazio batera, AEK (hau ere beste erakunde pribatu elitista?) Eusko Jaurlaritzaren manupeko erakunde bat izanen genuke Erramun Osa (AEKko arduradun ohia) HPSren buru dabilelako.
    Edota arruntean gaizto jarrita, Reyno de Navarra izenburupean jotzen duten zenbait foru bibolinjole (oso progre, euskaltzale, poesiagile eta musikagile aldeanitz izan arren) Sanzen sikariotzat hartu behar ote ditugu?

  8. Erreferemdumak egitearen gauzak, baiezkoak erraz irabazi du, %93arekin.

    http://www.europeanstudentforum.org/spip.php?article168

    Zoritxarrez, uste dut pentsaezina litzatekeela halako emaitza EHU-n. Ez legoke gaizki minutu erdi bat hartzea honen inguruan gogoeta egiteko.

    Hori bai, betiko bainak daude hemen ere:
    http://www.elpais.com/articulo/cataluna/despues/referendum/elpepuespcat/20090228elpcat_13/Tes

  9. Nere postekin loturak: zuzeu.com — Zer arraio da Boloniakoa?

Utzi iruzkina